La Rural Blues Band

1 ekaina, 2020

 

 

 

Hirukote akustiko gisa sortu zen La
Rural Blues Band
, Pety Pelaez ahots nagusia eta alboan Terry “Hot Leather” eta Alberto Martín gitarristak, baina 2014.
urtera arte itxaron behar izan zen, hain zuzen ere EP formatuko lehen lana
plazaratu zutenean, bandan soinu batik bat elektrikoa nagusitzeko. Hala, ateak
zabaldu zitzaizkion bandari estatu osoko jaialdietan eta aretoetan jotzeko, eta
2015erako talde sendotua zen bigarren EP argitaratuta, “Un mundo mejor”. Lan
horretan parte hartu zuten Lorenzo
Matellán
teklistak, Juanma Cayuela
bateriak eta José Carlos Gómez baxu
jotzaileak, eta EP hura bandaren lehenengo disko hau argitaratzeko aitzinsolasa
izan zela esan genezake.                                         

 

Madrilgo “Headroom Estudio” estudioetan grabatua eta Dave Cooleyk Los
Angelesko “Elysian Masters”-en masterizatua,  umore senez eta gibel asmoz beteriko diskoa da
Autoblues”. Bertan biltzen da
penintsulako landa eremuko pertsonaia katalogo oparoa, eta bandak, Blues
bizienetik abiatuta, Deltako ikonografia guztia eramaten du tokian tokiko
errealitatera, betiere hura lantzeko laguntzaile kopuru handiak babesturik eta
askotariko musika tresnak baliatuz, ekoizpen lan bikainari esker lanak oso
izaera eklektikoa eskaintzen duelarik.

Albisteak

Artikulu gehiago

Social Media Auto Publish Powered By : XYZScripts.com