Kurt Cobain-en kantuak jazzaren hizkuntzara ekarriak
NEVERMIND PEOPLE. Nirvanaren Nevermind diskoak 90. urteetan markatutako garaian kokatzen da proposamen honen abiapuntua. Ainara Ortegaren ahotsa, Jorge Abadíasen gitarra, Aritz Luzuriagaren baxua eta Hasier Oleagaren bateria dira honen guztiaren hots elementuak. Diskoa egunotan kaleratzen da ERRABAL jazz zigiluaren eskutik. Hemen eskuragai
Jazzaren esparruan prestakuntza bikaina eta curriculum oparoa dituzten taldekide hauek edan ere dute beste herri musika batzuk isurtzen dituzten iturrietatik. Eta hori ezinbestekoa da taldearen proposamenaren araberako musika bere osotasunean hautemateko. Hauxe da eskarmentu handiko musikari hauen abiapuntua: Curt Cobainen musikatik abiaturik, egungo jazzaren eta musika garaikidearen espaziora garamatzaten aldaera pertsonalak eskaintzen dizkigute.
Ainara Ortega ahotsa, Jorge Abadías, gitarra,
Aritz Luzuriaga, Kontrabaxua, Hasier Oleaga, bateria

