Kike Mora: jazz elektrikoaren indarra

20 uztaila, 2018

Disko honetan ugari
dira kolaborazioak, estiloen eta soinuen artean mugak ez sortzeko ikuspegi
global hori aniztu baizik egiten ez dutenak.
Yago Santos eta Enrique (El Vaca) gitarra flamenkoan. Naldo Gomes brasildarra
eta “Tala” perkusio jotzaile ijitoa. Jazz generoko pianista
birtuosoak, esate baterako Juan Ortiz, Fredi Pelaez eta Mikel Nuñez Lauzirica.
Euskal Herriko saxofoi jotzaile ezin ezagunagoak, esaterako Jose Gallardo, Kike
Gutman eta Alain Sancho, eta era askotako musikariak, besteak beste Mikel
Romero, Ander Hurtado de Saratxo, Ibon Jordan, Josu Erviti eta Jagoba
Ormaetxea, proiektu honetan beren hondar alea eskuzabaltasunez jarri dutenak
soilik produktu hau sortzeko xedearekin.

 

Nere estudioa edukitzeak
eta musika ekoizten 15 urte baino gehiago eman izanak, baxu elektrikoaren eta
bere aukeren inguruan soinu ikerketa bat egin ahal izateko tresnak edukitzen
lagundu didate. Era guztietako efektuek, loopek eta baseek (halakoak
erabiltzeko aukera izan dut Ana Capilla dantzari jereztarrarekin batera
antolatutako “Feedback” musika eta dantza garaikideko ikuskizunean)
zabaldu egiten dute instrumentuaren ikuspegia, eta entzuleak ez du diskoko une
batzuetan entzuten ari dena sampler, teklatu, gitarra, saxo edo baxu bat ote
den asmatuko. Eta ondorioz, emanaldietan zur eta lur geratzen da ikuslea
musikariek sortutako askatasuna hautematen duenean.

 

Lan berri honekin
beste urrats bat egin nahi dut nire ikuskizuna era guztietako agertokietan eta
formatu desberdinekin (hirukotea, laukotea, boskotea) aurkezteko, eta loop,
efektu eta programazioen laguntzaz bakarkako emanaldiak egin nahi nituzke,
halakoak gero eta arruntagoak baitira musikaren panoraman.

 

Laburbilduta, nire
musika jazz-fussionaren esparruan dago murgilduta, zabaldu egiten dizkio ateak
mestizajeari… Gero eta mundu pluralagoan bizi gara, eta horixe bera da disko
honetan bila dudana: musikaren alorrean aurrera egitea, betiere modu
naturalean, organikoan eta iraunkorrean.

Kike

 

 

 

Albisteak

Artikulu gehiago

Social Media Auto Publish Powered By : XYZScripts.com