Keu Agirretxearen disko berriaren bosgarren kantua, doan
Hemen duzue Keu Agirretxea musikari Ondarrutarraren disko berriko Jantzi Urdina izeneko bosgarren kantua doan MP3 formatuan. Internet bidez eta doan lortu ahal izango da disko osoa. 10 abestik osatua dago eta grabatu bezala, bata bestearen atzetik zabaltzen ari dira MP3-an. Aurreko lau kantuak ere hemen deskargatu ahal izango dituzu.
Deskargatu Jantzi Urdina
Hilero abesti bana zabaltzea da asmoa, urtarrilean hasi eta urria bitartean. Abesti bakoitza eskuragarri ipiniko da www.keuagirretxea.com eta www.hotsak.com webgunetan eta grabazioari buruzko berriak www.myspace.com/keuagirretxea-ren blogean jarraitu ahal izango dira testu, argazki, audio eta bideoaren bidez.
Hona hemen lehen lau hilabeteetako kantuak:
Deskargatu Kolore/ Apirila
Deskargatu Egun hura/ Martxoa
Deskargatu Guztietan zu zaude/ Otsaila
Deskargatu Zuregana abiatzen naiz/ Urtarrila
2010eko azaroan kaleratuko da, kopuru mugatuan, kantuok jasotzen dituen CD bilduma. Donostiako Dokan eta Durangoko Plateruena antzokian eskainitako kontzertuen grabazioa, DVD formatuan, gehituko zaio CD bildumari.
KEUren berezko jarraitzaileei zuzendua da produktu berria, soinu kalitate handienean egina, diseinu oso zainduarekin, eta gainera taldearen abesti akustiko onenak biltzen dituen CD/DVD-a izango du eskuragarri nahi duen orok.
Aurreko beste grabazioak lez, Gaztelupeko Hotsak disko-etxeak argitaratuko du lan berri hau.

