Keu Agirretxearen disko berriaren bigarren kantua, doan
Internet bitartez eta doan lortu ahal izango da Keu Agirretxea Ondarroako musikariaren disko berria. 10 abestik osatuta dago eta grabatu bezala, bata bestearen atzetik, zabalduko dira MP3an. Lehenengo eta bigarren kantak hemen dauzkazu eskuragai. Hona hemen lehena Zuregana abiatzen naiz izenekoa eta bigarrena Guztietan zu zaude. Urtarrila eta otsailekoak dira hauek. Ez gustuko dituzuen.
Deskargatu Zuregana abiatzen naiz
Deskargatu Guztietan zu zaude
Hilero abesti bana zabaltzea da asmoa, urtarrilean hasi eta urria bitartean. Abesti bakoitza eskuragarri ipiniko da www.keuagirretxea.com eta www.hotsak.com webgunetan eta grabazioari buruzko berriak www.myspace.com/keuagirretxea-ren blogean jarraitu ahal izango dira testu, argazki, audio eta bideoaren bidez.
2010eko azaroan kaleratuko da, kopuru mugatuan, kantuok jasotzen dituen CD bilduma. Donostiako Dokan eta Durangoko Plateruena antzokian eskainitako kontzertuen grabazioa, DVD formatuan, gehituko zaio CD bildumari.
KEUren berezko jarraitzaileei zuzendua da produktu berria, soinu kalitate handienean egina, diseinu oso zainduarekin, eta gainera taldearen abesti akustiko onenak biltzen dituen CD/DVD-a izango du eskuragarri nahi duen orok.
Aurreko beste grabazioak lez, Gaztelupeko Hotsak disko-etxeak argitaratuko du lan berri hau.

