Hemen zaude: Hasiera Albisteak Keu Agirretxearen disko berria, doan

Keu Agirretxearen disko berria, doan

2010/01/29

Internet bitartez eta doan lortu ahal izango da Keu Agirretxea Ondarroako musikariaren disko berria. 10 abestik osatuta dago eta grabatu bezala, bata bestearen atzetik, zabalduko dira MP3an. Lehenengo kanta urtarrilaren bukaeran entzun eta jaitsi ahal izango da. Hona hemen lehena Zuregana abiatzen naiz izenekoa

 

Deskargatu

Hilero abesti bana zabaltzea da asmoa, urtarrilean hasi eta urria bitartean. Abesti bakoitza eskuragarri ipiniko da www.keuagirretxea.com eta www.hotsak.com webgunetan eta grabazioari buruzko berriak www.myspace.com/keuagirretxea-ren blogean jarraitu ahal izango dira testu, argazki, audio eta bideoaren bidez.

2010eko azaroan kaleratuko da, kopuru mugatuan, kantuok jasotzen dituen CD bilduma. Donostiako Dokan eta Durangoko Plateruena antzokian eskainitako kontzertuen grabazioa, DVD formatuan, gehituko zaio CD bildumari. 

KEUren berezko jarraitzaileei zuzendua da produktu berria, soinu kalitate handienean egina, diseinu oso zainduarekin, eta gainera taldearen abesti akustiko onenak biltzen dituen CD/DVD-a izango du eskuragarri nahi duen orok. 

Aurreko beste grabazioak lez, Gaztelupeko Hotsak disko-etxeak argitaratuko du lan berri hau.