Hemen zaude: Hasiera Albisteak Kemen Lertxundiren berria

Kemen Lertxundiren berria

2009/10/28

Kemen Lertxundi poeta eta musikari gazteak argitaratzen duen bigarren lana da Begi berriak atzo gaueko irudientzat. Bertan hamar kantu berri, testu propioak eta Leonard Cohenen bertsio bat jaso ditu.

Diskoa, aurtengo udan grabatu zen Azkarateko Katarain estudioan, Jonan Ordorika teknikariarekin eta urriaren amaieran izango da eskuragarri Gaztelupeko Hotsaken eskutik

Kemen Lertxundiren berria

Argazkia: J.A. Areta JUXE

Era akustikoan, kapaza da akorde gutxi batzuekin abestiak intentsitatez betetzeko, sosegatu eta gertuko. Dena den, aipatzekoa da musikari lagunek egindako lana, kantuen hezurdura mamituz eta osatuz

Azken honetan ederto erakusten du ondarrutarrak musika eta hitzetarako duen trebetasuna. Entzumen zorrotzentzat.