Vous êtes ici : Accueil Albisteak JVERA : Eskarmentuzko baxu jotzaile baten bigarrena

JVERA : Eskarmentuzko baxu jotzaile baten bigarrena

12/01/2010

Jose Vera Mallorkan sortutako musikariak disko orekatua lortu du, zeinetan fusion izenak konnotazio positiboak lehenengoz bere egiten dituen. Jazzaren atmosferak funkari, kolore afrikar-karibetar eta mediterraneoarrei, elektrizitateari, egiten die leku.

Butterfly lanak zapore atsegina uzten digu, behin eta berriz entzutera eramaten gaitu, hau da, edozein diskoren inguruan esan daitekeen onena eskaintzen digu. Pieza propioak entzungai dira bertan Antonio Serrano, Jorge Pardo edota Santi Ibarretxe moduko musikari lagunek euren trebetasuna erakutsiz.

 

Curriculum bikainaren jabe da José Vera. Mallorcako baxu jotzaileak saio askotan parte hartu du penintsulako artista ezagunenetako batzuen (Deborah Carter, Revólver, Luis Eduardo Aute, Carlos Núñez, Antonio Vega, Ismael Serrano, Quique Gonzalez, Concha BuiKa, Pasión Vega...) emanaldietan musikari-laguntzaile gisa, baina

Butterfly lana argitaratuta iritsi zaio ondo merezita duen protagonismoa beretzat eskatzeko. Lehenengo pertsonan, gainera.

Zuzenean hauek dira BUTTERFLY LIVE QUARTET osatzen dutenak : PEDRO BARCELO (bateria)-JACOB SUREDA (Teklatuak)-ARIEL BRINGUEZ (saxoak)-JOSE VERA (baxuak)