Hemen zaude: Hasiera Albisteak Bizitzaren laburra jazz erritmoan

Bizitzaren laburra jazz erritmoan

2013/03/20

Jazz, funk, soul eta behatzen azpian izan dituen aukera guztien artean urtetan lehian ibili den pianojole baten energia harrapatu da Bilbon zuzenean egindako grabazio honetan. Juan Ortiz pianoa, Borja Barrueta bateria eta David Ruiz kontrabaxua.  Life is too short

Juan Ortiz 28 urteko pianojole bilbotarrak, belztasuna zainetaraino sartua du, gure herrian erraz aurkitzen ez den maila batean. Herbie Hancock eta Esbojrn Svenssonen oinordekoa, baita Larry Young, Sly Stone eta Stevie Wonderrena ere, inspirazio iturria klasikoan eta modernoan duena, Sony Clarken eta Uri Cainen. Eta disko hau grabatzeko aspalditik ezagutzen zituen musikariekin elkartu zen.

Agian horrexegatik dabil hain ondo bere hirukotea, David Ruiz eta Borja Barrueta, bere laguntzaileak, musika zerbait unibertsala dela ulertu duen belaunaldi berri horretakoa direlako.

Hemen, , jazz, funk, soul eta behatzen azpian izan dituen aukera guztien artean urtetan lehian ibili den pianojole baten energia harrapatu da. Juan Ortiz jazz pianojolea da, jazz pianojole handia izan ere. Baina aldi berean XXIgarren mendeko musikaria ere bada, sortzaile xurgatzailea, zeinak desberdina zukatu, bereganatu eta bere izaerari itsasten diona.

Eta hori guztia Bilbon zuzenean egindako grabazio honetan antzeman daiteke, disfrutatzeko disko honetan.