You are here: Home Albisteak Josh Hoyer & Soul Colossal

Josh Hoyer & Soul Colossal

Jul 19, 2021

 

Josh Hoyerrek sortu zuen Soul Colossal Lincoln blues 2012an,  Nebraska hori ospetsuan. Bost kideko talde saritu honek badu sona oneko musikaririk generoan: Hoyerrekin batera (teklatuak/ahotsa), Blake DeForest (tronpeta), Mike Keeling (baxua), Benjamin Kushner (gitarra) eta Harrison ElDorado (bateria). Stax, Motown, Muscle Shoals, New Orleans, Filadelfia eta San Franciscoko soinuetan inspiratuta, taldeak behin eta berriz zeharkatzen ditu muga musikalak hala estiloan nola garaian. Eta emankizun guztietan  batzen ditu indarrak helburu jakin batekin: jendeak bere eguneroko arazoak une batez ahaztea dantzan. Euskal Herriko birari Bergaran ekingo diote eta honekin bukatuko da Berumuga musika zikloa. Blues, Soul, eta Funk beroa zuzenean.

 

Estudioko bost disko, zuzeneko bat, ezin konta ahala jira AEBn barrena eta Europan ere ezagutzen ari, Josh Hoyer & Soul Colossal prest dago agertokian larrua eta errepidean arima uzteko, jendeak bere musikaz goza dezan.

 

Josh Hoyer & Soul Colossal-ek jendearentzat jotzen du, eta hirixe frogatze duten kontzertu bakoitzean: ertzetaraino eramandako gitarra-anplifikadorea, teklatuak nota baxuak jotzen, haizeko harroak tren baten antzeko erritmoan hedatzen. Agertokitik ateratzen diren funk karrankariak eta soul eztiak iraganeko soul musikari erraldoiei eginiko omenaldia osatzen dute, aro modernoan aitzina degitzen duten aldi berean. Arima daukan musika.