Vous êtes ici : Accueil Albisteak Jon & Sugramas : 70. hamarkadako rockaren bidean
Info
Élément ajoutée
Info
Cet élément est déjà dans votre panier

Jon & Sugramas : 70. hamarkadako rockaren bidean

28/05/2010

Arima Beltza taldeko abeslari eta Uek taldeko bateriajole izandako Jon Gurrutxagaren proiekturik berriena dugu Jon & Sugramas. Egitasmoari forma emateko Legen Beltzako Ekaitz Garmendia eta Ivan Hernández azpeitiarrak daude gitarra eta baterian eta Andrakan taldean ere diharduen Andoni Mujika elgoibartarra, berriz, baxuan. Grabatu berri duten diskoa ekainean zabalduko da eta hasiak dira zuzenekoak ematen.

Entzun Bidaia

Emaitza txapela tejanoa kentzeko modukoa da, konposizioak borobilak direlako eta 11 kantutan hard-rockaren handikeria, hegoaldeko rockaren gertutasuna eta bluesaren arima batzen jakin dutelako. Abestiek beste garai bateko tenpo, giro eta oihartzuna daukate; eta luzaroan egurrezko kupeletan gordeta egon direla badirudi ere, gai dira AEBetako hegoaldeko rockaren, estadioetako hard-rockaren, 70eko hamarkadan amildegian bizi izan ziren piztien, Roy Gallagherren bezalakoen berezko xamurtasunaren eta psikodeliaren artean bide propioa egiteko.