JEAN LOUIS HARGOUS : Celebrations

2 abendua, 2010

« Célébrations » da Jean Louis Hargousen azken lanari izena ematen dion gai enblematikoa. Bakarka egindako lana da, rerecording teknika baliatzen duena. Bertan saxoek bat egiten dute klarinete baxuarekin, sintetizadore eta perkusioen doinu harmoniatsuen gibelean, bat-bateko bakarkako piezak sopranoari eta klarinete baxuari egokituz.

 

« Euri ostean » eta « Bost haizetara » bezalako gaietan hitzak dira protagonista nagusi, musika saxo laukotearen erara osatuta dago, eta bat-batekotasuna da lan melodiko oso leun eta barrenkoi honen ardatz nagusia, paradoxikoki musikaren zerumuga zabal eta irekietarantz eramaten bagaitu ere, zenbaitetan Hohn Surmanen doinuak gogoraraziz, esate baterako, “Conversations”, “Célébrations” eta “Suite pour M” bezalako gaietan. Gai hauekin batera bakarlarientzako bat-batekotasunak tartekatzen ditu, eta hauetan musikaltasun koherente eta guztiz osatuaren zerbitzura ipintzen da birtuositatea.

 

Albisteak

Artikulu gehiago

Social Media Auto Publish Powered By : XYZScripts.com