Hemen zaude: Hasiera Albisteak Jarrera eta jakituria

Jarrera eta jakituria

2016/10/03

Aspaldi honetan kosta ahala kosta bizirauten duen kultura eta genero baten bost jarraitzaile porrokaturen itzulera duzu “Everything is Changing”. Izan ere, talde hau beti izan da genero horren ordezkari eta babesle nagusia, moda, revival eta joera orotatik harago. The Allnighters

taldeaz hitz egitea eta jarrerari eta jakituriari buruz mintzatzea da; beharbada dena aldatzen ari dela aitortu beharra dago, baina orain taldea itzuli delarik, aldaketa hori onerako baizik ezin dela izan esango dugu.

Musika beltzari bagagozkio, Rhythm and Bluesa hondar generoa –sarritan oker ulertutako bazter generoa­– baizik ez zen garaiaren eta egoeraren erreferentzia garrantzitsuenetako bat da The Allnighters. Revivalak egiteko sukarrak hartu baino askoz ere lehenago, moda eta joera iragankorretatik harago, talde gasteiztarrak hamarraldi oso batez haize zabalean eragin zion genero horren banderari, soul, blues, psikodelia eta beste musika molde batzuekin aberasturik, baina batez ere jarrera bikaina agerturik, soilik talde handiek erakutsi ohi duten jarrera ezin hobea azaldurik.

1988. urtetik aurrera eta zuzeneko emanaldi ezin sutsuagoak eskainirik, 3 LP eta hainbat single kaleratu zituen taldeak, ezin konta ahala kolaborazioak izan zituen nazioartean izen handikoak diren artistekin, eta jarraitzaile leial asko eta asko bildu zituen bere ingurura, 1998. urtean taldeak agur esan zuen arte. Luzaz itxaron behar izan zen baina ezbairik gabe merezi izan zuen, 2013. urtean berriro ere elkartu baitziren taldekideak betiko indarrarekin taldearen ondarea betikotzeko eta panorama horren barruan zegokion lekua berreskuratzeko.  "Everything is Changing"da taldearen disko berria.

Entzun: Gipsy Woman