Hemen zaude: Hasiera Albisteak Izaki elektrikoak

Izaki elektrikoak

2020/10/21

Inoizko zuhurren jokatu behar dugu bizitzen ari garen egoera larrian, eta, beraz, osasun arauen barruan antolatutako baldintzetan helarazi nahi ditugu herri kulturaren era guztiak. Zuzeneko musikaren esperientzia berriro bizi ahal izatea, adibidez, emanaldiak esparru  egokitan gozatuz.

  Seres Electricos aurkeztuko du Capsulak: bidaia onirikoan murgiltzera gonbidatzen gaitu, erretasun elektriko batean. 

 Argentinan jaio izan arren hogei urte luze egin ditu Capsulak jadanik Bilbon, Euskal Herriko talde internazionalena eta ibiltariena bihurtuta: Japonia, Estatu Batuak, Mexiko, Kanada, Hego Amerika eta Europan zehar ibili da nazioarteko jaialdi handietan Iggy Popen lagun, Pearl Jamentzat sarrera eginez... Seattleko KEXP irrati ospetsuan re jardun dute, bideko beste zenbait istripu ederren artean.

Power hirukote honek hamaika LP atera ditu Soraluzeko Gaztelupeko Hotsak blues, jazz eta rock zigiluaren babespean, eta David Bowieren omenezko diskoa grabatu zuteneko dokumentala New Jerseyko John Agnello ekoizlearekin. Lan honek David Bowieren beraren begiko laguna den Tony Visconti ekoizle eta zuzendari ospetsuaren arreta erakarri zuen. Beronekin argitaratuko zuten gero Solas Secrets (2013), David Frickek editoreak aupamen handia egin zion Rolling Stone aldizkarian, The Who, The Cramps eta Sonic Youth nahasketa psikodeliko baten emaitza zela esanez.

Grinatsu, kezkatsu, sortzaile eta soinu bilaketa etengabean eta nazioarteko kritikaren onespenaren jabe, gaur egun Gaztelupeko Hotsak eta Silver Recordingsekin batera Vicious Circlen argitaratze dutela, Martín Guevara, Coni "Duchess" eta Álvaro Olaetxeak spacerock, psicodelia eta pop noise frekuentzietan bidaiatzen duten abestiak eskainiko dizkigute, post-punk zein heavy psych erritmotan dabiltzan  “izaki elektrikoak” horretan, indar erregarriko ikus-entzuteko bikaina.