Hemen zaude: Hasiera Albisteak IVAN JULIAN & CAPSULA : Elkarketa musikal hunkigarria

IVAN JULIAN & CAPSULA : Elkarketa musikal hunkigarria

2009/07/06

Capsula bilbotartutako hirukote argentinarra etengabe dabil birak egiten eta azkeneko diskoa (Rising mountains) NY Hed estudioan nahastu zuten AEBetako bira batean. Han ezagutu zuten Ivan Julian. Estudioan elkarlanean aritu ondoren, honi asko gustatu zitzaizkion taldearen kantuak eta erritmo eta zarata artatzeko duten estiloa eta horren ondorioz lan baten grabazioa batera egitea erabaki zuten. Horrela gauzatu zen egunotan kaleratzen den The Naked Flame diskoa. Bertan, Julianek aukeratutako kantuei Capsulak ukitu propioa eman die. Lan horretan erakusten digu konposatzaile handia dela orain ere, soinu bilatzailea, giro eta sentsazio bereziak sortzeko intuizio bereziarekin, hanka bat rockean eta bestea esperimentazioan daukana.  Diskoa Hemen eskura dezakezu

Ivan Julian 13 urterekin hasi zen gitarra jotzen eta ordutik ez da gelditu. Zeppelinen covers-ak egiten mutikotan, itsasoa zeharkatu eta The Foundations taldearekin aritu zen Ingalaterran; eta NYera itzulita Richard Hell & The Voidoids taldeko sortu zuen, CBGBko punk eta new wavearen oinarriak eraiki eta eskola sortu zuena. 80ko hamarkadan Outsets taldearekin rockaren mugak zabaldu eta bide berriak eraiki zituen, gerora no wave eta post-punk taldeek zeharkatu dituztenak. The Clashen “Sandinista”-n esku hartu zuen; Gang Of Four eta XTC-eko kideen Shreikback zein Matthew Sweetekin birak…Konposatzen jarraitzen badu ere, NY Hed estudioan lanean dihardu talde interesgarriak grabatzen: Fleshtones, Heavy Thrash, James Chance…
Emaitza abesti handiz eta sorpresaz betetako kaxa bat da diskoa. Ehunka joera batzen ditu barrenean, eta kantu bakoitzak ñabardura ugari ditu: hit bilakatu den rock-and-roll garagero bizi-bizia; rock indartsu, funky eta soularen eztanda, NYeko hastapenetako new wavea, Hendrix inbokatzea eta iluntasun beltzenean hondoratu, 77eko haizea hartu eta tonu melodikoena berreskuratzeko.