Hemen zaude: Hasiera Albisteak inertziaren aurkako gudua

inertziaren aurkako gudua

2019/02/04

Itsaso gupidagabea, kresal eta taberna usaina, folkaren sustraiak, kausa galduak, bidaiariaren malenkonia eta bi trobadore graziazko egoeran, eta horrekin batera popa, psikodelia, country, blues, rock and roll jarrera eta hirurogeigarren eta hirurogeita hamargarren urteetako oroitzapenak; horri guztiari esker, leku bikainean finkatzen ari da  FAMILY FOLKS-en bigarren diskoa.  Jada eskuragai  LPbinilo bikoitzean eta CD   euskarrietan.

THE ANVIL SEA diskoak kresal, malenkonia eta tabernako jai usaina du, egungo folk usaina zapore gozoez betea, asperkizunaren itsaso gupidagabetik ateratzen gaituena, baina talde bikain baten, FAMILY FOLKS taldearen graziazko egoera ospatzen duen lana da batez ere.

 

 

 

Bosco Hill eta Rubén Xuarez buru direla, Martin eta Jorge (Los Wavy Gravies, Dead Wood) anaiekin batera erritmoaren atalean, FAMILY FOLKS taldeak disko bikoitz bikaina egin du, guztiz ongi zaindutako ekoizpena Óscar Liboreiro-ren lan handiari esker; izan ere, grabazioan zehar gitarra elektrikoak jotzeaz gain Hill|Xuarez-en konposizioak gauzatzea lortu du, proiektuko beste kide baten moduan. Grabaziorako luxuzko kolaboratzaileak izan dituzte oraingoan ere: Teklatuak (Xabier Vietez), Theremin (Paulo Pascual), Aho soinua (Antonio Tato), Didgeridoo eta Berimbau (Nando Llera), Zanfona (Javi Casmans), Baxua (B.J. Turner), Perkusioa (Mauro Comesaña, Javier Reboreda), dimentsio eta soinu ukitu berriak ematen dizkiotenak taldearen soinu klasikoari.