Hemen zaude: Hasiera Albisteak ia 30 urteko ibilbide oparoa

ia 30 urteko ibilbide oparoa

2017/03/23

Estatuko bluesaren esparruaren barruko historiaz hitz egin behar bagenu, urteetan zehar egindako lana, artea eta musika ibilbidea nortu behar bagenitu eta putzuaz honaindiko bluesaren erregina handien oinordekotzari izena jarri behar bagenio, ez genuke zalantza izpirik izango, Big Mama Montse litzateke izen hori. Generoaren ikuspegia galdu gabe eta aurrera egiteko moduko oraina eta esperientzia, talentua eta gustu ona biltzen dituen blues disko bat bilatu behar bagenu "Seed of Love" litzateke haren izenburua, eta Big Mama Montse . Band litzateke hura burura eramateko taldea.

Entzun : Peace to the World

Eta arte ekoizpena, antzezlanak eta konposizioa gitarra jotzaile gisa egindako ibilbide luze bezain nekaezinarekin uztartzen dituen generoaren baitako balio handiez hitz egin behar bagenu, birtuosismoa, freskotasuna eta talentua uztartzen dituzten balioez hitz egin behar bagenu, ez genuke dudarik egingo, Tòfol Martínez litzateke izena. Bi esparru horietako alderdi onenek partekatzen dute proiektu hau. Eurek ekoitziriko diskoa da, Lluís Costak grabatu zuen 2016ko abenduan Soundclubstudio estudioetan. Lan hau apailatzeko Kataluniako agertokiko eskarmentu handiko bi musikari izan dituzte lagun, Isaac Coll baxu jotzailea eta Andreu Moreno bateria jotzailea, hauek ere laukote kideak baitira. Generoaren ortodoxia dute abiapuntu, baina sorkuntzaz eta eklektizismoz beteriko txango batera gonbidatzen gaituzte jarraian, une oro agerian utzirik Big Mama Montseren konposizio lan aparta eta Tòfol, Isaac eta Andreuren aldakortasuna, gustu ona eta lan bikaina.

©endika ussia photography ( Dusty Road Guitars)