Hemen zaude: Hasiera Albisteak HOTSAK DANTZAN 2: Jimmy Bidaurretaren sukaldetik

HOTSAK DANTZAN 2: Jimmy Bidaurretaren sukaldetik

2010/06/14

Jexux Guridi eta Luis Marianoren doinuetan oinarritutako binilo aurrerapena kaleratu ondoren, Jimmy Bidaurreta musikari donostiarrak  Hotsak Dantzan bigarren bilduma osatu du. Bertan euskal doinu tradizionalak, sanplerrak, han eta hemengo erritmoak eta gainerako bitxikeriak entzuteko aukera izango da. Diskoetxearen katalogotik aukeratutako piezez gain, kolaboratzaile aparten laguntzarekin   (Aitor Diez, DJ Makala eta Viorica Ghertescu abeslariak, Carlos Subijana albokaria, Eneko Espino txistularia, Aitor de Juan ukelele eta gitarra jotzailea...)eta bere estudioko baliabideak erabiliz oso menu goxoa eta piperduna prestatu du Bidaurretak. Diskoa hemen eskuragai

ENTZUN: Exotic Urbanen Bezpera

HOTSAK DANTZAN 2: Jimmy Bidaurretaren sukaldetik

Irudia : Txarly Brown

Musika irekia, lotsarik gabea eta ludikoa plazaratzeko sortu zuen Gaztelupeko Hotsak-ek Dantza Baltza azpizigilua, eta Hotsak Dantzan 2 bildumak ezin hobeto erakusten du asmoaren nondik-norakoa.

Hotsak Dantzan bilduma Gaztelupeko Hotsak-en katalogoaren berrikuspen gaurkotua eskaintzeko asmoarekin jaio bazen ere, bigarren emaitza honetan esparrua zabaldu eta aurrerapausoa eman du: euskal folklorea arakatzeari ekin dio Bidaurretak, gure ondare musikala gaur egungo soinu testuingurura ekartzeko. Nazioartean nahiko joera zabaldua bada ere ethno-dance deitu izan zaion hori, gurean orain arte eginik gabe zegoen horrelakorik. Tradizioari errespetua galdu gabe, hura belaunaldi berriei ezagutzera emateko beste modu bat da, gaur egungo garaietara egokitua, azken finean.