Hemengo jazzak eta gaur egungoak, talde berri bat du hirian: RS FAKTOR

1 iraila, 2011

Bost musikari hauen curriculuma, une jakin batean ausaz gurutzatu ziren bost lagun hauen curriculuma oparoa bezain anitza da, urte askoan osatua. Ikasgelen babesean osatutako talde gisa egin zituzten lehen urratsak. Orduz geroztik egindako lanaren emaitza disko honetan islatzen da, talde iraunkor bat sendotzearen alde egin duen taldearen musikaren argazki leiala. Rubén Salvador ageri da talde-buru gisa, diskora biltzen diren gai guztiak izenpetzen ditu bat izan ezik (P.F.B. Satxa Soriazu piano jotzaileak konposatua da), baina R.S. Faktor ez da protagonismoak poluitutako taldea. Salvadorren tronpeta eta Julen Izarraren saxoa uztartzeko modua guztiz berezia da, eta Soriazuren jolas burutsuekin, Javier Mayorren lerro hautsi ezinekin eta Hilario Rodeiroren bateriarekin aberastu egiten da. Bost gazte hauek oso garbi dituzte kontuak, eta hauxe jotzen dute.

 

Albisteak

Artikulu gehiago

Social Media Auto Publish Powered By : XYZScripts.com