Hemen zaude: Hasiera Albisteak HAUXE - Rafa, Txuma eta Petti - Elkarketa berezia

HAUXE - Rafa, Txuma eta Petti - Elkarketa berezia

2007/03/12

Ostiralean, hilak 16an, eskeiniko dute Rafa Rueda, Txuma Murugarren eta Petti kantariek Hauxe izeneko emanaldia. Kontzertua Igorren(Bizkaia) izango da gaueko 22:00etan, bertako Lasarte aretoan.
Hauxe izenpean, Euskal Herriko hiru kantarien lankidetza berezia jasotzen zuen diskoa kaleratu zen azkeneko Durangoko Azokan. Emanaldi batzuk egiteko ere gogoa izan dute, gutxi batzuk bakoitza bere eginbeharretara buelta baino lehen, bakarkako diskoak eta emanaldiak atendituz.
Musikari lagunak : Ekain Elorza (bateria), Ekaitz Hernandez (baxua), Rafa Aceves (teklatuak)