hau ez da jazza!

17 iraila, 2013

Beste korronte batzuen artean, Kolonbiako folklorearen, jazzaren, musika klasikoaren, poparen, rokaren eta musika garaikidearen iturrietatik elikatzen den musika egiten du Los Wachisneis taldeak. Jatorrizko konposizioetatik abiatuta taldearen beraren hotsa osatzea du xede proiektuak, lagun-talde batean lan eginez sentitzen duen gozamena transmititzea baitu helburu garrantzitsuenetakoa. Taldea Donostian osatu da, bertan du egoitza Euskal Herritik, Kolonbiatik, Extremaduratik, Galiziatik, Aragoitik eta Frantziatik etorritako musikariek osatutako talde honek.

2009. urte amaieran osatu zen taldea, baina dagoeneko eskarmentu handia du bere errepertorioa garatzen duen aretoetan eta jaialdietan.

Carlos Trujillok konposatuak eta moldatuak dira gai guztiak “En el fondo” izan ezik, azken hau Jorge Abadíasek osatua baita.

Honako hauek osatzen dute Los Wachisneis: Carlos Trujillo (p), Charley Rose (s), Luis Verde (s), Juanlu Puelles (kl), Jorge Abadías (g), Aritz Luzuriaga (b), Hilario Rodeiro (bat)

 

Albisteak

Artikulu gehiago

Social Media Auto Publish Powered By : XYZScripts.com