Hemen zaude: Hasiera Albisteak Bluesa zurekin Crusher

Bluesa zurekin Crusher

2020/09/27

 

Guitar Crusher (benetako izena Sidney Selby) 82. urtearen hondarretan iritsi zen Berlinera Nick Katzmanekin batean, eta orduko Mendebaldeko Berlinen Cottonwood kluba inauguratu zuen. Garai hartan leku orotan aditzen zen “The Midnite Rockers” taldeko aitzindari Guitar Crusherren ahots nahasi ezina. Europara karrera berri bati ekiteko asmoz etorri bazen ere, Crusherrek luze gabe ohartu zen inguru berri honetan ere liskarrak eta gatazkak gertatzen zirela taldeetako kideen artean.

Berlinen harreman hestua izan zuen urteetan Adrian Costa gitarristarekin eta Marcos Coll armonika jotzailearekin. Los Reyes del KO taldearen Hot Tin Roof diskoan parte hartu zuen eta  ondoren bere grabazio mitikoen Blast From The Past bilduma argitaratu zuen. 

Berriki, 89. urte zituela hil da. Bluesa zurekin!!

 

70. urteetan bizi izan zuen aurreko aldia, "disko" eromenak Rhythm and Blues egiten zuten musikari asko lanik gabe utzi zituen garaia. Crusher izan zen kaltetuetako bat, eta ehungintza batean lan egin zuen 1976. urtean Nick Katzman ezagutu zuen arte, une horretan berriro ere elkartu baitzituen “Midnite Rockers” (Crusherren aspaldiko taldearen izena) taldeko kideak.   

 

Baina eduki badauka aurreko historia bat:

 

“Guitar Crusher”, izenaz Sidney Selby, Ipar Carolinako etxalde batean jaio zen 1931n. Gazte zela bertako gospel taldean abesten hasi zen. 50. urteen hasieran etxetik alde egin zuen, nekazaritzari emandako bizimodutik ihes egin nahian. New Yorkera iritsi zen bizimodu hobe baten bila, baina ez zitzaizkion gauzak berak espero bezala atera, liskarrak eta borrokak nonahi eta zenbanahi (hortik Bone Crusher ezizena, hezur hauslea).

Armadan zerbitzatu ostean Brooklynera itzuli eta paper fabrika batean lan egin zuen, eta berriro ere gospel talde batean abesten hasi zen. Orduan bere taldea osatzeko erabakia hartu zuen, “The Midnite Rockers”. Bertako klubetan jotzen zuten, eta behin batean, borroka bortitz batean, gitarrarekin babestu behar izan zuen, eta beste ezizen bat ipini zioten, “Guitar Crusher” (gitarra hauslea).

Lan ezbehar baten ondorioz diru kopuru garrantzitsu bat jaso zuen eta gisa honetan 1962an? haren aurreneko grabazioa ordaindu ahal izan zuen. “I have got to know” eta “Cuddle up” gaiak grabatu zituen, biak Crusherrek lagun batekin osatutako T&S (Taylor & Selby) disko etxeak argitara emanak.

1962an hainbat gai grabatu zituen King´s Records etxearentzat, besteak beste, “I feel the pain”, ”I once loved you, baby”, “Itch with me” eta “The Monkey”. Grabazio hauekin Crusher King zigiluko beste artisten mailan jarri ahal izan zen, eta luze gabe  “Isley Brothers” eta Arthur Alexander bezalako izarrekin partekatu zuen bira bat.

Gorabehera handiak ezagutu zituen artista honen karrerak 60. urteetan. Bira bat egin zuen Drifters taldearekin batean, eta berriro ere grabatzen hasi zen (gaietako bat, ”What about me”, bilduma honetara jasoa dago). Era berean, Wilbert Harrison eta Buster Brown bezalako musikariekin egin zuen lan. Hala eta guztiz ere paper fabrikan lan egiten jarraitzen zuen...

1968an, “The Jimmy Spruill Orchestra” izenarekin, Crusherrek eta Spruillek, Ten years after (Alvin Leerekin) taldeak lagundurik, “Since my baby hit the numbers” eta “Hambone blues” gaiak grabatu zituzten. 1969koa da 45 itzuliko azkeneko lana, eta Columbia Records disko etxeak kaleratua izan zen.

1992an, Crusherrek eta Nick Katzmanek, Wild Jimmy Spruill lagun zaharrarekin batean, “Googa Mooga” izenburuko CD bikaina grabatu zuten. Guitar Crusherrek, gainera, Europako leku askotako grabazio ugaritan izan da laguntzaile.

Azken hamarkadetan Berlinen bizi izan zen, beti bezain pixkor, nahiz eta haren kontzertuetan  ez zituen gitarrak txikitzen. 


Blast From The Past izan zen bere azken diskoa (GH, 2008)