Gaztelupeko Hotsak Womex 2011 eta Monkey Week jaialdietan
Bertako lan taldea Europako bi musika jaialdi garrantzitsutan dihardu banatuta. Batetik Copenhagen egiten ari den WOMEX 2011, munduko herri musikei eskainitako topaketetan eta bestetik Puerto de Santa Marian (Andaluzian) hirugarren aldiz ospatzen den MONKEY WEEK jaialdia, pop-rockaren joera berriei begira.
Monkey Week-en eszenatoki nagusiak CAPSULA talde bilbotarrak joko du.
Hauek gainera urtea amaitu baino lehen berrargitaratuko dituzte euren lehen grabaketak eta hurrengorako "Ziggy Stardust", David Bowie-ren kantutegian oinarritutako errepertorioa grabatu eta aretoetan eskainiko dute.
Gaztelupeko Hotsak, Euskal Herriko diskoetxea langile dabil egunotan.
Badago zer ikasi eta eskaini!!

