Hemen zaude: Hasiera Albisteak GAUR - Musika bizia

GAUR - Musika bizia

2022/01/04

Kantu herrikoiak, jazz inprobisazioa, musika koloretsua, usadioa, abangoardia… beste ezer baino, musika, bere ingurunearekin eta bere iragan eta etorkizunarekin etengabeko harremanean  diharduen izaki bizidun bat da. GAUR egitasmo eta disko berria. Noa Lur kantariaren ahotsa da nagusi eta kide bezala hurrengo musikariak ditu: Ander Garcia kontrabaxu eta baxu elektrikoan, David Sancho piano eta teklatuetan eta David Fernandez baterian. Horrez gain Alejandro Fernández Octapad-ean. Maria Toro-ren flauta ekarpenez eta Carlos Sagik konposatu eta Maureen Choi, Julia Alvarez, Pedro Barberán eta Javier Romerok osatutako soka laukoteak interpretatutako konponketez hornitua dator.

 

Kantu herrikoiak, jazz inprobisazioa, musika koloretsua, usadioa, abangoardia… beste ezer baino, musika, bere ingurunearekin eta bere iragan eta etorkizunarekin etengabeko harremanean  diharduen izaki bizidun bat da. Halakoxea da Noa Lur abeslariaren grabaketa guzien izaera, eta agian, inoiz baino gehiago luxuzko talde baten laguntzaz aurkeztu berri duen GAUR disko honetan. Makina bat sari eta goraipamen jaso (Estoniako “Nomme Jazz” Nazioarteko Festibalean Europako ahots onenen artean kokatua,”Troublemaker” diskoari BBK Jazz muestrako bikaintasun saria…), Bobby McFerrin edo Macy Gray moduko artista handien kontzertuetan haserako kantari eta erregistro zabal eta aberatseko ahots zoragarri baten jabe izan arren, Noak bere oinak lurrean sendo mantentzen ditu. Bai bere jaioterri eta sustrai den Bilboko lurrean baita gero aurkitu duen Jazz unibertso mugagabean ere, haren doinu eta erritmo tradizionalak eta honen esperimentazio askatasunak eskaini dioten guzia betirako eskertuz eta aitortuz. Bi mundu horien arteko elkarrizketa eta harreman guztiz askean oinarrituta, maitasun eta mirespen horren isla ederra da GAUR.

 

9 abestiz osatzen da diskoa. Haien artean bi dira Noa Lur berak idatzitakoak eta gainontzekoak, aintzinako doinuak eta Oskorriren “Oi, Peio, Peio” edo “Parisko Kale Batean” moduko kantu herrikoiak dira. Ander Garciaren zuzendaritzapean, Noa Lur-en ahotsa da nagusi eta kide bezala hurrengo musikariak ditu: Ander Garcia bera kontrabaxu eta baxu elektrikoan, David Sancho piano eta teklatuetan, David Fernandez baterian eta Alejandro Fernández Octapad-ean. Horrez gain Maria Toro-ren flauta ekarpenez eta Carlos Sagik konposatu eta Maureen Choi, Julia Alvarez, Pedro Barberán eta Javier Romerok osatutako soka laukoteak interpretatutako konponketez hornitua dator.

 

Ander (Bilbon jaioa eta gure arteko jazz eszenaren funtsezko musikaria, bere izenpeko lau diskoren egile eta besteak beste Jeff Berlin, Rodney Kendrick, Perico Sambeat edota Javier Paxariño modukoen kolaboratzailea) eta Noa artista euskaldunen eta jatorri anitzeko beste artisten ikuspegi ezberdinen uztarketa aberasgarri modura gauzatzen zaigu musikari bikainez osatutako talde hau. Alde batetik grabaketaren muin diren David Sancho madrildarrarena , bi diskoren egile eta Moises Sánchez, Henry Cole edo Antonio Lizanaren kolaboratzailea; eta David Fernandez zaragozarrarena (Bob Sands Big Band, Bobby Martinez Latin Band, Norman Hogue Band moduko taldeen partaidea), eta bestetik, oraindik eta zabalago eginez, Maureen Choi jatorri korearreko estatubatuarrarena edo Maria Toro galiziarrarena. Eremu zabala eta aproposa, guzion sentsibilitate eta esplorazio egarriak asetzeko eta GAUR bezalako emaitza kaleidoskopiko liluragarri hau posible egin ahal izateko.

 

Laburbilduz, partaideen sustraiei eskainitako omenaldi ederra, baita jazz musikaren magiak inspiratzen duen muga eta aurriritzi ezari eta aukeraz beterik unibertso zabalari ere. Musika bizia.