Vous êtes ici : Accueil Albisteak GASTEIZ BIG BAND : Bigarren biniloa eskuragai

GASTEIZ BIG BAND : Bigarren biniloa eskuragai

10/02/2010

Hilabete batzuk baino ez dira igaro Gasteiz Big Bandek 'Live in Najera' lana argitaratu zuenetik. Bi kantuz osaturiko lana zen hura, eta lau piezaz osatua dator bigarren binilo hau. 10 hatzbetekoan eta koloretan, aurrekoa bezalaxe. Gaztelupeko Hotsak zigiluaren Dantza Baltza bildumako -Jimmy Bidaurretak gidatua- hirugarren alea da.  Txarly Brown katalanaren ardura izan da diseinu lan bizi koloretsua. Hemen eskuragai.

Disko luzea kaleratu bitartean Gasteizko Big Bandarekin gozatzeko aukera ona. 

    

Biniloaren lehen aldeak Quincy Jonesen Soul Bossa Nova piezaren moldaketa alai, aberats eta soinu anitza dakar batetik, eta Maurice Whiten September kantu ezagunaren bertsio berri baina identifikagarria bestetik. B aldeak, aldiz, Gimbelek eta Beltran Ruizek egindako Sway pieza eta Tito Puenteren Fiesta a la King dakartza. Jazza, soula, musika herrikoiak, musika beltza, esparru latinoa beti present… guztia modu ludiko eta trebean nahastuz, uztarketa bitxi eta interesgarria egiten du Gasteiz Big Bandek bigarren lan honetan ere.