Hemen zaude: Hasiera Albisteak FLAKUTT: Urrats, sortzaile, ausart eta sendoa
Informazioa
Elementua gehitu da
Informazioa
Elementua zure saskian badago dagoeneko

FLAKUTT: Urrats, sortzaile, ausart eta sendoa

2009/12/14

Uharteko Txalaparta Tailerrak (Nafarroa) eta  Elektroflak egitasmo elektronikoak osatzen dute Flakutt taldea.  Bere lehen diskoko kantuak entzunda musika elektronikoak eta txalapartak aspaldiko ahaidek direla dirudi, izan ere, itxura batean arraotz diren zenbait elementu batzean gauza ederrak sortzen dira.

 

 

 

 

Ez da berria txalaparta beste musika molde batzuekin uztartzeko asmoa. Ez da berria txalaparta eta musika elektronikoa ezkontzeko nahia ere, baina agian ez zen egongo orain artean bi musika lengoaia horiek elkarren arrimura ekartzeko Flakutt talde nafarrak izan duen besteko borondate irmo eta sendorik. Alde horretatik berritzailetzat, eta are esperimentaltzat, har liteke Flakutten estreinako lana.