Hemen zaude: Hasiera Albisteak Family Folks

Family Folks

2017/02/13

Esaten dute galdutako idealak izaten direla, beti, ideal onenak, eta agin horiexek dira gelditzen direnak. Bi amorratu eta amets amerikarraren promes urratuak katigatuta kutsu klasikoa duen musika sortzen. Biek partekatutako ideala, rock, psikodelia, blues, pop eta country biltzen dituena, irlandar ostatuen kutsu eta sustraiekin, Grateful Dead itxurosoek edo faltan botatzen den The Band taldeak sinatu zezaketen ideala, Family Folks deritzen bi vigotar hauek jada hari heldu izan ez baliote. All the lost causes da euren bigarren diskoa eta berria prestatzen ari dira.

Rubén Xuarezek (Foggy Mental Breakdown, Los High Sierras) eta Bosco Billek (The Last But One) osatzen dute taldea, musika tresna asko jotzen dituzten bi musikari ezagunak dira Vigo inguruan. 2015etik aurrera, Jorge López eta Martín López (The Allnight Workers, Dead) sekzio erritmikoan lagun zituztela, proiektu bati heldu zioten; abestiak dira protagonista handiak, eta abesti horietatik guztietatik erdiak aipatutako lehen bi egilearenak dira. Urteetako eskarmentuaren eta bildutako jakituriaren lagin txikiak dira, eta horietan ezin konta ahala estilo mota korapilatzen dira Folkya dutela izendatzaile komuna, lan honetan maisuki islatu den bezala.

“All the lost causes” bidaia akustikoa da. Atlantikoaren bi aldeen arteko folkaren tradizioa ospatzen du O. Henry iparramerikar ipuin idazlearen kontakizunetik edaten duen “Jack Frost Blues” otoitzean; bertan nabarmendu egiten dira duoaren ahotsak eta mandolinaren eta gitarra akustikoen lan handia. Azken horiek abiadura handia hartzen dute "Lady bird" gaian, eta eskutik eramaten gaituzte countryrik bizi-bizienetik ongi uztartutako ahots goxoetara eta maitasun istorioetara, konposizio lan irudimentsuari esker.

“Song for wife & son” gaian hirurogeigarren urteetako eredu psikodelikoa hauteman dezakegu, ahotsak Gram Parsons-en eta enparauen mailako giro haluzinagarrian, zuzenean “Yuigon” balada bizi bezain dramatikora iristeko; balada hori samuraien errituzko olerki batean du abiapuntua, baina taldea nabarmen aldentzen da erritmoaren ereduetatik garai ilunagoak eta obsesiboagoak aurkitzeko. New Yorkeko Dave Van Ronk-en “Bamboo” klasikoa, Peter, Paul eta Maryren eskutik oso ezagun bihurtu zena, taldeak moldatua da poparen moldakortasuna agerian uzteko eta soilik talde handi bati esleitu dakiokeen soinu maila eskaintzeko ariketa benetan harrigarri batean, “Sea of Whisky” harri bitxia edo “Let it rain” gai indartsua bezain hipnotikoa erakusgarri, gero urak baretu eta Jagger/Richards bikoteak sinatutako balada onenen artean egon litekeen “The day you left the throne” gaia eskaintzeko.

“Sisyphus” pop argitsu eta existentzialistak eta diskoari izena ematen dion “All the lost causes” gai ederrak ematen diote amaiera disko honi. Sormen lan handiko lana dela esan behar dugu, eta taldeak ongi asko jakin du agertokietan ezagunak diren musikari egokiez inguratzen: Mauro Comesaña, Xavier Vietez eta Jann Zerega, The Soul Jacket taldeko kideak; Andrés Cunha, Oscar Avendaño y Reposado taldekoa; Javier Reboreda, Yago V. Pateiro eta Marcos Frost, The Last But One taldeko kideak, Santi Mouriño (Bar, La Marabunta) eta Oscar Santomé (Mega Purple Sex Toy Kit), Antonio Tato, Shei Sunshine eta Bethania Garrido. Era berean, disko honetan aipagarria da Óscar Liboreiroren (ezaguna oso The Soul Jacket eta Vindaloo Rockets taldeekin egindako lanei esker) ekoizpen lana.

 Musikaren jakintzaren arabera sinatuta dago " All the lost causes” diskoa, oraindik musikaren liluran eta galdutako idealetan, betiere onenak diren horietan eta, agian, egun geratzen diren bakar horietan, sinesten duten bi musikarik hasiera-hasieratik eraikia.