Hemen zaude: Hasiera Albisteak Erritmoa, emozioa, izerdia eta sentimendua

Erritmoa, emozioa, izerdia eta sentimendua

2017/04/05

Maila bikaineko diskoa da Time is gold bai ekoizpen lanaren ikuspegitik bai interpretazioaren ikuspegitik ere, lehenengo gaitik ezin hobe islatzen baitu sortzaileak helarazi nahi duen kontzeptua. Estalkirik gabeko musika beltza da, erdi ilunpean apailatua Leandro & The High Rollers taldeak landutakoa.

entzun: I can´t Hold Out

 

 2010. urtean osatu zen taldea Tonky de la Peña erregaitzaren laguntzarekin, Leandro Yanguasek (Ahotsa eta Gitarra) Boney Fields, Nico Wayne Toussaint eta Marcos Coll bezalako musikariekin hamaika aldiz elkarlanean jardun eta gero bere proiektuari heltzeko erabakia hartu zuenean. Horrenbestez, lan hau apailatu zuen 2014ko abenduan, eta horretarako giro bertsutik zetozen Edu Olmedo (Bateria), Moisés Cerezo (Baxua), Álvaro Ponce (Teklak), Fede Fuster (Saxoa) eta Paquito Hickosky (Tronpeta) musikariak izan zituen lagun. Azken horiek, Leandro bera bezala, saioko musikari gisa zailduak dira Valentziako hiriburutik igaro diren lehen mailako artista asko eta askoren zerbitzura lan egin ostean.

Octavio Hidalgok Onderocks estudioetan grabatua, maila bikaineko diskoa da "Time is gold" bai ekoizpen lanaren ikuspegitik bai interpretazioaren ikuspegitik ere, lehenengo gaitik ezin hobe islatzen baitu sortzaileak helarazi nahi duen kontzeptua. "Chicken Fat" gaiak omenaldia egiten dio gaur-gaurko blues funkari, eta ondorioz, Hamilton Loomis texastar gitarra jotzaileari, konpositoreari eta ekoizleari, jatorrizko gaiaren funtsa bikain antzematen baitu. Jarraian, "If you love like you say" gai klasikora egiten du, jatorrian hiru "bluesaren erregeetatik" batek, Albert Collinsek, apailatu zuen gaira. Kool and the Gang bandaren "Jungle Boogie" gaian abesti bikainak aukeratzeko eta, autentikotasuna galdu gabe eta kalitate mailari eutsirik, are modu bikainagoan jotzeko konplexurik bat ere ez duen taldearen aurrean egokitzen gara. Leandrok bidaia eklektiko bat diseinatzen jarraitzen du: "If you be my baby" gaitik, Peter Greenen eta hasierako Fleetwood Mac talde gogoangarriaren eskutik bluesaren mundura itzultzen baikaitu atzera jatorrizko gaia eguneratuta,  betiereko Ray Charlesen R'N'B-ra eramaten gaitu, bere "I Got a Woman" gai guztiz ezagunera, hortik Spike Lee zinemagile ezagunaren aita Bill Lee baxu jotzaileak konposatutako "Mo´ Better Blues" zoragarrira jauzi egiteko eta Syl Johnson gitarra jotzaile eta abeslari iparramerikarraren "Left love behind" gaiarekin amaitzeko.