Doug MacLeod

29 iraila, 2021

Hainbat sariren
jabe, Doug MacLeod konposaketa bikainaz, gitarrarekin duen magiaz, daukan ahots
hunkigarri eta beroaz, asmatzeko ahalmenaz eta ahaztu ezin diren zuzeneko
emanaldiez egin zaigu ezagun. 

 Doug MacLeoden kontzertu baten muinean
istorioak kontatzeko duen trebetasuna dago: aurpegirik gabekoak izan edo
elezaharretakoak izan, harrigarriro errealak egiten zaizkigu abestietako  pertsonaiak. Bere bizitzan eta
esperientzietan oinarritutako abestiak idazten eta abesten ditu. Maisu
zaharrengandik ikasi zuen eta munta handiko tradizioari atxikitzen zaio.

 Gaztetan,
Dougek totelka eta isekak pairatuz gainditu behar izan zuen barruko lotsatia.
Gitarra bat hartu eta kantatu ondoren, bere ahotsa aurkitu zuen. Hogeita hamar
urte luzetan estudioko 21 disko, zuzeneko batzuk, bildumak, blues gitarra
menderatzeko DVD bat eta zuzeneko beste bat… Etenik gabeko lan honek ekarri dio ospean MacLeodi.
Artista askok, Albert King, Albert Collins, Joe Louis Walker eta Eva Cassidy
barne, bertsionatu dizkiote abestiak. Telebistako filmetan entzuna
izateaz gain.

 Oso blues saio ezaguna aurkeztu zuen asteburuz
Los Angeleseko KLON-KJZ irratian. Hamar urtez zutabe finko bat idatzi zuen Blues
Revue Magazine
aldizkarian, bere istorio umoretsu eta zorrotzak milaka
irakurlerekin partekatuz. Resonate: a Guitar Story filmean agertzen
diren lau artistetako bat da. Maisu izan zituenen antzera, MacLeoden musikak
bizitza eta garaia adierazten ditu ezaugarri ukiezin eta iheskorraz: gehien
axola zaionaren ikuspegi zorrotza.

———————————-

 

Nacido
en La Coruña en 1985, Néstor Pardo es un vocalista y guitarrista que
comenzó con tan solo 19 años liderando la banda de rockabilly The Loveless
Cousins, con la que editó dos LP. En 2009 fundó el conjunto The Allnight
Workers con Roi Fontoira y en 2013 inició una carrera en solitario. El año
pasado lanzó Santa Cruz, un disco donde Pardo explora el blues rock, y
en este 2021 ha publicado Hay que saber esperar, un nuevo proyecto
influenciado por la música africana y el gospel.

Albisteak

Artikulu gehiago

Social Media Auto Publish Powered By : XYZScripts.com