Hemen zaude: Hasiera Albisteak Doug MacLeod

Doug MacLeod

2021/09/29

Gaztetan, Doug MacLeod musikariak totelka eta isekak pairatuz gainditu behar izan zuen barruko lotsatia. Gitarra bat hartu eta kantatu ondoren, bere ahotsa aurkitu zuen. Hogeita hamar urte luzetan estudioko 21 disko, zuzeneko batzuk, bildumak, blues gitarra menderatzeko DVD bat eta zuzeneko beste bat... Etenik gabeko lan honek ekarri dio ospea. Artista askok, Albert King, Albert Collins, Joe Louis Walker eta Eva Cassidy barne, bertsionatu dizkiote abestiak. Telebistako filmetan entzuna izateaz gain. Larunbatean, hilak 2, Ermuan (Bizkaia) izango da Nestor Pardo musikari galiziarrarekin batera. Jazz-Blues Zirkuitua 2021.

Hainbat sariren jabe, Doug MacLeod konposaketa bikainaz, gitarrarekin duen magiaz, daukan ahots hunkigarri eta beroaz, asmatzeko ahalmenaz eta ahaztu ezin diren zuzeneko emanaldiez egin zaigu ezagun. 

 Doug MacLeoden kontzertu baten muinean istorioak kontatzeko duen trebetasuna dago: aurpegirik gabekoak izan edo elezaharretakoak izan, harrigarriro errealak egiten zaizkigu abestietako  pertsonaiak. Bere bizitzan eta esperientzietan oinarritutako abestiak idazten eta abesten ditu. Maisu zaharrengandik ikasi zuen eta munta handiko tradizioari atxikitzen zaio.

 Gaztetan, Dougek totelka eta isekak pairatuz gainditu behar izan zuen barruko lotsatia. Gitarra bat hartu eta kantatu ondoren, bere ahotsa aurkitu zuen. Hogeita hamar urte luzetan estudioko 21 disko, zuzeneko batzuk, bildumak, blues gitarra menderatzeko DVD bat eta zuzeneko beste bat... Etenik gabeko lan honek ekarri dio ospean MacLeodi. Artista askok, Albert King, Albert Collins, Joe Louis Walker eta Eva Cassidy barne, bertsionatu dizkiote abestiak. Telebistako filmetan entzuna izateaz gain.

 Oso blues saio ezaguna aurkeztu zuen asteburuz Los Angeleseko KLON-KJZ irratian. Hamar urtez zutabe finko bat idatzi zuen Blues Revue Magazine aldizkarian, bere istorio umoretsu eta zorrotzak milaka irakurlerekin partekatuz. Resonate: a Guitar Story filmean agertzen diren lau artistetako bat da. Maisu izan zituenen antzera, MacLeoden musikak bizitza eta garaia adierazten ditu ezaugarri ukiezin eta iheskorraz: gehien axola zaionaren ikuspegi zorrotza.

----------------------------------

 

Nacido en La Coruña en 1985, Néstor Pardo es un vocalista y guitarrista que comenzó con tan solo 19 años liderando la banda de rockabilly The Loveless Cousins, con la que editó dos LP. En 2009 fundó el conjunto The Allnight Workers con Roi Fontoira y en 2013 inició una carrera en solitario. El año pasado lanzó Santa Cruz, un disco donde Pardo explora el blues rock, y en este 2021 ha publicado Hay que saber esperar, un nuevo proyecto influenciado por la música africana y el gospel.