diferente pentsatzeko eta sentitzeko ate bat
TXERTAKETA du izenburua Iruñeako Broken Brothers Brass Band taldearen laugarren diskoak.
Apirilean kaleratu berri dute Txertaketa CD euskarrian eta maiatzerako izango dugu biniloa.
"Agur Jaunak" kantuarekin ireki eta ixten den disko honetan, jatorrizko abestien artean DUT taldearen bertsioa ere entzun daiteke...eta euren emaitza guztietan bezela Iruñerriko lekuko asko dira gonbidatuak. Gauzak diferente pentsatzeko eta sentitzeko ate bat.
Broken Brothers-en musika New Orleanseko brass band garaikideen soinuan oinarritzen da. Funkez, gospelez eta jazz modernoz kutsatuak daude taldearen interpretazio indartsuak, non garrantzi ikaragarria duen inprobisazio kolektiboak.
Musika berria, formula berriak, sortzen jarraitzen du Broken Brothers Brass Band taldeak, eta ausardiaz ontzen du bere hotsa. Hamarnaka hiritako kaleetan jotzen. Mirestekoa da talde baten suhartasunak entzuleak eta taldearen atzetik dabiltzanak kutsatu ahal izatea. Eszenatokian jarlekutik tente jartzeko moduakoak egiten dituzte.