Irudiak

10.00 

 

Izen bereko lanaz
debuta egin eta gero “Irudiak” hirukotearen
bigarren diskoa da. Azken honen jarraipen eta era berean bertan sumatzen ziren
promes guztien baieztatze eta zabaltze ikusgarri hau, berezko konposizio eta
herri kultura eta jazz jatorriko doinu ezberdinen moldaketaz osatuta dago.
Proiektuaren partaideak aipatutako Jorge
Fernández
(Alicante, 1994), Juanma
Dominguez
(Córdoba, 1991) eta Aitor
Bravo
(Araya, 1997) dira. Musikene (Centro Superior de Música del País
Vasco) eta CNSMDP-ko (Conservatoire National Superieur de Musique et Danse de
Paris) ikasle ohiak, 2017an sortu zuten taldea eta orduanik bere magia hainbat
areto eta festibaletan barreiatu dute dagoeneko: Altxerri Bar & Jazz,
38Riv, El Plaza Jazz Club, Jimmyglass edota Heineken Jazzaldia, Adarretatik
Musika Jaialdia eta Z: Arte Garaikideko VIII Jardunaldiak. Bestelako proiektu
eta kolaborazioak piloa dira ere eta haien artean Orquesta de Guitarras de
Córdoba moduko flamenko ekimen , Kukai bezalako dantza talde edota The Red
Velvets eta 12 Carpas hip hop taldeetatik , 
Eric Surmenian, Andrzej Olejniczak, Gustavo Díaz, Miguel Martins
Konnections Trio/Quartet, Clarke Reid Band, Luis Casado Trio/Quartet, Iñaki
Salvador edo Gonzalo Tejada jazz maisuetara aurki ditzazkegu. Gazte hauen
jarrera ausart eta eskuzabalaren emaitzak denak eta oraingo honetan “irudiak” izeneko obra eder honetan ezin
hobeto gauzatu direnak. Geure burua galdu, ohitura zaharrak alderatu eta
karrika labirintokoetan sartzen ausartzeko gonbitea funtsean, bertan kolore
biziez betetako mundu berri bat aurki ahal izan dezagun. Aurriritzi, purismo eta beldurrik gabe. Plazer hutsa.

Disc Type: CD
Publication date: 2021/02/10
Social Media Auto Publish Powered By : XYZScripts.com