Hemen zaude: Hasiera Albisteak Denbora Vs Kantuak

Denbora Vs Kantuak

2010/11/23

Keu Agirretxea , Ondarroako musikariak aspaldi hartu zuen kantagintza akustikoaren bidea. 2010. urtearen zehar hilero jarri du kantu berri bat eskuragai interneten eta Denbora Vs Kantuak lan berrian jasotzen dira guztiak CD batean bilduta.  Kantuan gero eta erosoago eta seguruago ageri da disko bakoitzean, eta are nabarmenagoa da abesti hauetan. konpositore gisa hazten ari dela eta eragin berriak barneratzen ari dela baieztatzen dutenak. Zuzenean grabatutako kontzertua DVD euskarrian

Entzun : Argiak itzaltzen dituztenean

 

Keu Agirretxearen ibilbidea jarraitu duenak ezagutzen du musikari ondarrutar hau ez dela geldirik egotekoa, une oro sentimenduak eta emozioak azaltzeko bide berrien bila ari dela baizik. Hilobi, Psychophony eta Etsaiak taldeetan gitarra trash, metal eta hardcore basatiaren zerbitzura jarri ondoren, UEK izenaz jabetu eta bakarkako sorkuntzari ekin zion, lan instrumentalari emana lehen hiru diskoetan, eta rock klasikoko talde bilakaturik azkenengoetan. Tartean, Fjord hard-rock taldea sortzeko astia izan zuen. Orain, izena eta abizena harturik, bera den bezala ageri zaigu, kantautore formatuan, Denbora Vs Kantuak CD/DVD indarberritzailearekin.