dantzarako gomita

4 maiatza, 2018

Afroamerikako
erroetatik datorren beste edozein estilok bezala, aspaldi du funkak egin zuela
jauzi Atlantikoaren bazter honetara, ez zirkuitu handietara, baina bai ugari
eta emankorretara. Ildo honetan, The Cherry Boppers ezinbesteko erreferentzia
dira Euskal Herrian ez ezik Espainaiako estatu osoan, proposamen
interesgarrienetakoa izanik gaur egun Europan egiten den funkaren panoraman.
Bestalde, ez litzateke bidezkoa izango banda honen musika estilo bakarrera
murriztea, batez ere hamalau urte iraun duen proiektuaz ari garela: zortzi lan
diskografiko argitaratuak dira, zientoka kontzertu emanak gure kontinentean
zehar.

   For Dancers only tituluak
adierazten digu zer edo zer taldearen ezaugarriez. Baterian Txefo K-billy, perkusioan
Xixo Yantani, baxuan Guru Teje, gitarra Rambo The street King, tekladuetan Raimund Dietzen, saxoa eta txirula Mihail Goldfingers,
eta tronboian
Art LaRock.
Artistok garatu duten estilo berezian groovea jabetzen da hasieratik hamabi
abestietan. “
Tout va Bien”en
edo  “For Dancers Only”n bezala, “Simon
is Back”en ere  hirurogeiko urtealdian
indarrean azaldu zen funka aipatzen digute, “Marvin´s Night” tempo erdikoan Motown
gogoraraziz eta Marvin Gaye faltetsia batez ere,  “4,3,2,1” soinu latinoaren erdibidean
perkusioari eta leloan sartu duten stax ezaugarriari esker. “Doin´ Slowly”k
baretu egiten du giroa Mihail Goldfingersen txirulaz eta Xixo Yantaniren
perkusioaz. Dantzapistara garamatzate ostera “
Edición Especial”ekin eta “LP Fiction”ekin. Art LaRock nagusitzen da tronboiaren boterearekin
Raimund Dietzen lagun duela teklatuetan “Fostex Lady”n,
eta “Run and Gun”eraino joanarazten gaituzte zangoak higitzeari uzteke. Rhodes
organoak sartzen gaitu ahots femeninoa daukan abesti bakarrean, “Susu P
étalos”, jazzaren eta  soft soularen arteko ariketa. Lan honen
amaiera ezin hobea lortzen du “Black Cream”ek, dantzapista leporaino betez
ostera.

Albisteak

Artikulu gehiago

Social Media Auto Publish Powered By : XYZScripts.com