Gasteiz Big Band-en lan berria
2010/07/08
Biniloan argitaratutako bi emaitzen ostean, Gasteiz Big Band taldeak
berebiziko urratsa egin du album hau aurkeztuta, izan ere, sendotu
egiten du musika genero honen aurrean ageri duen ikusmolde guztiz
berezia. Tradizioaren esanahiaz eta musika honek bere testuinguruan
duen zentzuaz guztiz jabetuta, hots, jostatzeko, dantza egiteko eta
ongi pasatzeko musika dela argi eta garbi edukita, XXI. mendeak berezko
dituen koordenadetara egokitzen da ezin hobe. Honenbestez hots
klasikoak eta joera berriak nahasi egiten dira modu bikainean, guztiz
indarberritura, lan honetan agerikoa den bezala. Will Holland "Quantic"
deituak iradokitako ideia interesgarriaren bidetik: trantsizio bidean den tradizioa.