COOL CIRCUS: rockean zapatila asko gastatutako faranduleroak
Cool Circus taldea 2008an ezagutu genuen “Spend all you´ve got” izeneko 10” hatzbeteko biniloa kaleratu zutenean. Hellacopters-i lekukoa hartuko balio bezala, hard-rock, high-energy eta punk-rock ikuskizun itzela eskaini ziguten. Oraingoan disko berriarekin datoz eta bertan 70eko hamarkadako urte disdiratsuetan erreflejatu eta maiuskulaz idatzitako hard-rocka eskaintzen digute, erritmo bizi, melodia borobil eta gitarra oso nabarmenak dituena. More Circus Than Ever hemen eskuragai
Grabazioa entzuterakoan, Thin Lizzy agertuko da lehenengo, Mott The Hoople geroago eta baita Gluecifer taldearen eragina ere; pasarte hard-rockeroak eta garagardoz blai egiteko hondeatzailearen pareko punk-rock bortitz eta makarra igoko dira bozgorailuetatik, rock-and-rollarekin eta 77ko punkarekin batera.
Gainera, disko hau osatzen duten ingelesezko bederatzi kantuei, iraganean biniloan bakarrik kaleratutako piezak gehitu dizkiete.
Musikariek, besteak beste, Isarevolution, Eskoria-Tza, Ekon, Heriotza, Special Guest, Arkada Social, Naun eta Captain Nemo moduko taldeetan aritutakoak dira.

