Hemen zaude: Hasiera Albisteak Bourbon Church

Bourbon Church

2017/02/16

 Jimmy Barnatánek bere lan berrian, bluesaren errepidea baztertu gabe, soula, countrya, funkya eta rocka lantzen ditu. The Cocooners betiko musikari-taldearekin batera, oraingoan  The Cocoonettes, emakume abeslariek ere hartzen dute parte. Bourbon Church disko berria martxoan kaleratuko da baina orain lau kantuko EPa eskura dezakezu. Zuzenekoetan hasita da, honezkero.

Entzun : Blah, Blah

 

Atlantikoz haraindian daude Barnatánen musikaren sustraiak, iparramerikar musika tradizioaren jatorrian errotzen dira. Betikoz markatu du artista hau Santander eta New York hirien artean bizi izanak, egile honen aurreko hiru diskoetan zehar agerian geratu zen bezala.

Aktore, zuzendari, idazle eta musikari, Jimmy Barnatán oso ezaguna da aktore gisa ibilbide luzea egina delako eta Alex de la Iglesia, David Monzón, Gutierrez Aragón, David Trueba eta Santiago Segura bezalako zuzendariekin lan egina delako. Telebistan eta teatroan egin du lan, hiru film labur zuzendu ditu eta hiru eleberri idatzi ditu orain arte, “Atlas” (2005),  “New York blues” (2012) eta "La Chistera de Memphis" (2016).

2015eko udazkenean une oro lagun dituen The Cocooners taldearekin batean, MOTORCLUB lana plazaratuko zuen. Hizki larriz idatzitako iparramerikar musikaz blaituriko unibertsoa, jazz, soul, funk, blues eta country musika moldeen topagunea, denak diskoan betiere presente dagoen rock and rollaren arimaz onduak.

Lan egiazki ongi zainduta, ezin konta ahala ahogozo eta koloreez osatuta dago MOTORCLUB, eta moldatzeko ikaragarrizko erraztasuna eta kalitate aparta dituen  The Cocooners bezalako talde batek baizik ezin zuen akatsgabe interpretatu.

 

 Barnatánek berak idatzitako zortzi gai handik osatzen dute egile honen laugarren diskoa, eta Sergio González gitarra jotzaile bikainak lagunduta bikote sortzaile guztiz berezia osatzen dutela esan behar dugu; aipamen berezia merezi du Barnatánen lan literarioak, hemengo eta hango istorioak, rock and rollaren istorioak, kontatzen maisua baita. Betiko gai batek eta gaztelaniaz osatutako rock and roll klasiko batek osatzen dute errepertorioa.

 

Ezin ukatuzkoa da Jimmyren ahotsaren kalitate aparta, eta lan honetan duen guztia ematen du ohikoak ez diren mailan eta soilik gutxi batzuen esku dauden indar, emozio, kolore eta ehundura sorta handiarekin. Izan ere, ez da kasualitatea diskoko bertsioetako batean, John the Revelator gai klasikoan, Carlos Tarquek (M-Clan) esku hartu izana zalantzarik gabe agertokietako bi izar handi hauek eskaintzen duten magiaz beteriko unean. Era berean, aipagarria da Virginia Labuatek “The Gangster that you need” gaian  eta Johnnyk Burning talde   hilezinaren “Gau bat zeu gabe” ereserkian egindako ekarpena.

 

Rock and roll istorioez beteriko lana osatu du Jimmy Barnatánek, arestian esan bezala hemengo eta hango istorioez betea. Blues eta bourbon zaporeko hiriko maitasun kontakizun laburrak dira,  goizalde amaigabeak ekartzen dizkigute gogora, iparramerikar amets urratuen usaina darien alde iluneko istorioak dira, tabernako barrako maite harremanak, larruzko jakak eta motozikleten orroak, azken batean. 

 

Jimmy Barnatán Rock and rolla da, baita “Motor Club” ere, hizki larriz idatzita.