BLUES HOTSAK 2022

17 azaroa, 2022

 

Urriak 30 igandea

STEVE KRASE & TRAVELLIN´ BROTHERS

Herriko Antzokia 19:00

Sarrera : 10€

 

Aurtengo BLUES HOTSAK,
azaroaren 17tik 20ra egingo den jaialdiaren aurkezpena

 

Steve Krase
etorri zaigu bisitan Houstonetik –Texas–, erreferente handienetako bat estatu
hartako jokalekuetan. Harmonizista eta ibilbide luzeko abeslaria da, bai bere
Steve Krase Band taldeko aurreburu gisa, bai Trudy Lynn blues diva handiaren
sideman gisa, alegia, albolagun.

 

Steve Krase
New Yorkeko Brooklynen jaio zen, eta azken 30 urteetan Ohion, Kalifornian eta
Louisianan aldi bat bizi ondoren Houstonen finkatu da, bere blues-tradizioan
aktiboki parte hartzen duela genero honetako izarrekin.

Hamasei urte zituela hasi zen harmonika jotzen. Hainbat
moldetan oinarritzen da: blues, pub rock,
punka, country, glam eta elektronika
. Hala ere, bere eragile nagusia The J.
Geils izan da, “Hark dena ematen zuelako gauero 
jokalekuan”.

Steve Krasek
hamar urte egin harmonizista lanetan Houston Jerryren Lightfoot & The
Essentials talde ospetsuan. Gero Matt Leddy & The Meatcutters-ekoen
laguntzaile ibili zen bere banda propioa sortu aurretik. Horren ondorioa,
2004ko International Blues Challenge (IBC) saria irabaztea blues talde onenaren
atalean, eta hainbat nominazio azken urteotan.

Oraingo honetan bira berezian datorkigu, lagun zintzoak
izango dituen   Travellin Brothers izugarria daukala ondoan, hemezortzi urteko
ibilbidea duen Euskal Herriko banda berau, hamar disko argitaratua eta,
zalantzarik gabe, gaur egun Europan dabilen blues talderik onenetakoa, bere
azken disko-lana aurkezten digutela:  Comming Home .

Habia gozotik irtenda! Uztarketa sutsu eta garailea! Soinu organiko eta benetakoa!

 

Azaroak 17, 
osteguna

         SUMMER OF SOUL

1969an egin
zen kontzertuaren kronika

Herriko Antzokia 19:00

Filma

SARRERA LIBRE

 1969an New Yorkeko auzoetan antolatutako Harlemgo
Kultur Jaialdiari buruzko dokumentala dugu Summer
of Soul
(Or, When the Revolution
Could Not Be Televised
). Musikaren eta  afroamerikarren kultur
ospakizun handi hura eskubide zibilek eta komunitate beltzaren batasuna
sustatzeko premiak eragindako protestaldien barrukoa dela esan genezake. Hantxe
batu ziren Telebistak emango ez duen
iraultza bat
abiatzeko elementu guztiak, dokumentalaren
azpitituluak dioen bezala. Questlove ezizenez ezagunagoa den Ahmir Thompson
musikari ospetsuak zuzendu zuen. Sundanceko Jaialdian proiektatu zen, eta
Epaimahaiaren Sari Nagusia eta Publikoaren Saria jaso zituen, biak dokumentalen
kategorian. 

Questloveren lanak jaialdian gertatu zena aztertzen du.
Mount Morris Park-en egin zen (orain Marcus Garvey Park izendatua), New Yorkeko
Upper Manhattan auzoan, eta sei aste iraun zuen guztira. Publikoak babes handia
eman zion arren, BB King, Stevie Wonder, Mahalia Jackson, Nina Simone, The 5th
Dimension, The Staple Singers, Gladys Knight & the Pips eta Sly and the
Family Stone artistek bertan jo eta kantatu zuten arren, jaialdia pop
kulturaren puntu beltz bat bezala tratatu zen. Questlovek ikerketa sakon bat
egin zuen 50 urte luzez argitaratu gabe egon zen artxiboetako materiala
erabiliz eta musikaren arkeologia ariketa bat eginez, jaialdia ilunpean
edukitzeko arrazoia aurkitzeraino.

 

Azaroak 18,  ostirala

         ITZIAR YAGÜE
& PAUL SAN MARTIN

 BESSIE
SMITH
in memoriam

Herriko Antzokia 20:00

Sarrera : 10€

“Hamar edo hamabi
urtez Madrilgo lokalen zirkuituan ibili naiz, beti musika afroamerikarrari
lotua. Niretzat, soula, funka, jazza ez dira konpartimentu itxiak, denek dute
bluesa jatorri. Nire musikari laren une batean, konposizio propioak idazteko
gogoak aginduta, horixe sortu zen, blues femenino klasikoa. Letrek garrantzi
handia dute, une honetan bluesa abesten duen emakume gisa daukadan posizioa
islatzen dutelako”.

————————————-

Ezinezkoa
da emakumeek interpretatutako bluesean interes apur bat duenak Bessie Smith entzun ez izana. Ez dago
musika genero honetan ahotsik handienaren erreferentziarik ez duenik. Billie
Holidayk ere, jazzera emanagoa zen arren, badu Bessieren zerbait. Eta Holidayk
buru-bihotzez indarkeria arrazista eta kriminalaren salatu bazuen Strange Fruit abestian –Estatu Batuetako
Hegoaldean zuhaitzetatik urkatutako neska beltzak dira fruitu arraro
horiek–,  urratu egiten gaituen bluesa da
berez Bessieren ibilia eta Mississippin izandako auto-istripu baten ondoren
izan zuen heriotza: azalaren koloreak eragotzi behar bezala artatzea.

Itziar Yague kantari arabarrak Paul San Martin pianojole
gipuzkoarrarekin garatuko duen **Itzi canta a Bessi **
proposamena,  artista mitikoak duela
mende bat ospetsu egin zituen kantuen inguruan osatuko da. Yagueren ahotsak
gidatuko du entzulea bidegurutze hainbat bidegurutzetan barrena. «Kantu
bakoitza testuinguruan jarriko dugu, eta Bessie Smithen irudiari buruzko ohar
batzuk emango ditugu», zehaztu du. San Martinen laguntzat, bluesaren diva
handiaren hamasei edo hamazazpi kantu eskainiko dituzte.

Emanaldia
berezia da oso. Formatu murriztu hori “Erronka bat da, ez baitago beste
instrumentu batzuen solorik. Baina Paul oso piano jotzaile fidagarria da»,
zehaztu du abeslariak, eta harekin banatuko du kantaldi aberats eta anitzaren
ardura.

Kontzertuak
bluesa izango da ardatz, jakina,
baina ez da hamabi konpasen formula ospetsu eta multierabilira mugatuko. Itziar
Yagüek argitu duenez, ragtime, stride,
vodevil eta emakumezkoen blues klasiko estiloko piezak entzungo dira
errepertorioan, konpositoreak
jarraipena eman eta garatu nahi duen proposamen baten barruan, ez bakarrik bere
musikarekin, baita bere figurarekin ere. “Bizitza
abestien bidez kontatzea
”. Eta oroitarazi nahi digu Bessie Smith gauza zela
Ku Klux Klan bera kontzertu batetik makilaka botatzeko, duela ehun urteko
gizartean bere sexualitatea askatasunez eta aurreiritzirik gabe bizi zuen
emakumea izaki. Zoritxarrez, era beldurgarrian hil zen  bere karreraren onenean.

——————————-

Paul
San Martin
pianoaren birtuoso nabarmena izateaz
haratago doan artista dugu. Ipar Amerikako musikarekiko zaletasuna erakutsi
duen artista izan da orain arteko ibilbidean. Pianista, abeslari, konpositore
eta blues tradizioaren ezagutzaile sakona, bere bilakaera artistikoa jazz, rock
and roll, gospel edo Rythm and Bluesetik hasi eta American Songbook   katalogoaren azken ertzeraino iristen den
eragin sorta handiaren emaitza dugu.

Azaroak 19, 
larunbata

         NIKO ETXART & HAPA-HAPA

Herriko Antzokia 20:00

Euskal
Herrian blues-rock soinuen aitzindaria

Sarrera : 10€

Nork ez ditu “Eperra” edo “Euskal Rock’n’Roll” moduko
“hit” abestiak inoiz dantzatu edo abestu? Oroimen kolektibora betirako  iltzatutako doinuak dira, baita beraien egile
edota interpretatzaile den Niko Etxart-en txima luzeak eta rocker bohemio
hilezkorraren irudia ere. Euskaraz abestutako rock eta bluesaren aitzindari
nabarmenetako bat dugu zalantzarik gabe ziberotarra, baina agian horrexegatik
ere garai finko batekin identifikatzen dugu bere lana eta ikuspegi zabalagoa
eta aberatsagoa eragozten diogu gure buruari. Nikok, ordea, kolore guzietako
altxorrak gordetzen ditu 70ko hamarkadatik gaur arte maitasun eta arreta osoz
landu duen bere ibilbide luze eta oparoan. Odol Berri eta Zazpi Gara taldeetan
lehen pausoak eman ondoren , 1975an Minxoriak talde mitikoa sortu eta bakarkako
bere lehen diskoetan ezarri zituen betirako mugarri izango ditugun obrak,
1983ko “Tumatxa” disko ospetsuak ezin hobeto gauzatu eta borobiltzen duen
bezala. Rock Radikal Vasco eta orohar euskal pop-aren loraldia ahalbidetu zuten
disko horiek eta era berean Niko bigarren plano batetara bultzatu zuten ere.
Baina agian foko mediatikoetatik at burutu ditu bere lan pertsonalenak eta
baliotsuenak.

1990tik aurrera, bere Kilikas estudioan, kolaboratzaile
finez lagunduta beti, Hapa-Hapa taldearekin 
pop-rock-blues disko liluragarri sorta dotore bat eskaini digu eta era
berean bere sustraietan barna sakontzen jarraitu du zenbait Pastoraletan parte
hartuz. Urte guzietako jakituria eta errepertorio anitz distiratsu baten jabe,
bere beste sustrai nagusiaren ikerkuntza eta gozatze hutsean bermatzen du bere
beste fazeta, jaialdi honetan izango dugun “bluesman”-a hain zuzen ere. Niko
Etxart (ber) aurkitzeko luxuzko aukera.

——————————————————

Azaroak 20, igandea

         MUSIKA ESKOLA – Konboak

Herriko Antzokia 12:30

Musikaren balioa elkarrekin jotzea da.

El placer de aprender y tocar juntos

SARRERA LIBRE

Soraluzeko Musika Eskolako ikasle eta irakasleak
osatutako taldeak euren trebetasunak erakutsiz. Gertuko gozamena!

Soraluzeko
Musika Eskolan
beti eman izan diegu garrantzia
joera berriak esan izan zaien instrumentu modernoei: baxu elektrikoa, gitarra
elektrikoa, bateria. Gainera, bada alditxo bat 7 urtetik aurrerako ikasleentzat
ere ematen ditugula horrelako klaseak. 

 Baina
gazteekin eta ez hain gazteekin, rock, rithm&Blues, soul edo funk estiloen
bertsio saiaketetan Konbo edo Taldeak egitea da benetan gustatzen zaiguna. 

 MUSIKAren benetako
balioa ELKARREKIN jotzea baita.

 

Azaroak 20, igandea

         CARLTON JUMEL SMITH

& The Harrycane Orchestra

Herriko Antzokia 19:00

Soul
– Blues

Sarrera : 10€

Euskal Herrian kontzertu bakarra

Esan
ozen, beltza naiz eta harro nago

Smith Jauna bere
kabuz egindako abeslari, konpositore, ekoizle eta aktorea dugu. Shanghai,
Helsinki, Errusia, Turkia, Londres, Frantzia eta, jakina, bere jaioterri New
Yorkeko agertokiak sutu ditu. Hainbat disko argitaratua da, tartean kritikak
hainbeste goraipatutako hura, Lexington Avenue 1634. James Brown gorpuzteko
ohorea izan zuen –bere heroi musikalik handiena–  Barry Levinsonen Liberty Heights filmean
(1999), eta protagonista izan zen, Cyndi Lauperrekin, Antonin Dvorak
konpositore txekiarraren bizitzari buruzko Off-Broadway Largo musikalean. Oroz
gain, Smith jauna animatzailea da, urrezko garaietako tradizioetan indartua.

Newyorktar honek bihotzez maite dituen
klasikoen bertsioetatik ihes eginez, bere abestiak interpretatzen ditu, baina hala
ere, ez du zalantzarik izaten Otis Redding-en edo The Temptations-en abestiei
keinuak egiteko, besoetan  tatuatuak
dituen hogeiren bat artistetako bi baitira. “Haiekin hazi naiz”, dio harro.
James Brown ustekabean hil zelarik, haren ordezkoa ere izan zen urtezahar
batean B.B. King Klubean.

———————————–

Harlemen jaio eta Spanish
Harlemen hazi zen Carlton Jumel Smith,
amak eta hiru arrebek inguraturik.

Zortzi urtekoa zela, amak eskutik
eraman zuen  The James Brown Revue
ikustera Apollo Antzoki ospetsuan, orkestra entzun eta ikas zezan “Esan
ozen, beltza naiz eta harro nago
”. Ezaba ezineko aztarna txertatu zion
kantaldi hark  Carltoni.

Rick Torres eta Greg Fore auzoko
ahots maisuekin lanean eman zuen 80ko hamarraldia, abestiak idatziz eta demoak
bidaliz.  Loleatta Hollowayk haietako bat
grabatu zuen. Hurrengo hamarraldian, Napoleon O-Soul ezizenez, bakarrik, Dance
Music forma hau erabili zuen Carltonek, 
eta Frederick Joriarekin Sextravaganza aurkeztu zuen Thrill Cycle hard
rock bandarekin.

Hollywoodera joan eta  hegazkin batera igo zen Barry Levinson zinema
zuzendariak bere doinu-zinta bat entzun zezan. Handik luze gabe, Levinsonek
1954ko Liberty Heights filmean jokatzeko aukera eman zion, James Brown gosetu
baten papera egiteko. B.B. King’s Club-en hasi zen New Yorkeko Times Squaren
2002, gaixoaldi batek ezindua zeukan Ray Charlesen  ordezko. Urteetan aritu zen kontzertuz
kontzertu SROren jaioterrian. Carltonek bi album independente ere grabatu
zituen zuzenean:  Carlton J. Smith Live,
2003koa, B.B. King’s-en  eta  Thinking About James Brown and a Few Nice
Things, 2006koa, Brownena eginez berriro, Brown bera hil zelako. Album hori ez
da egundaino argitaratu hala ere.

Carlton
adur onekoa izan da: Jazz taldeak Txinako klub bat utzi, programatzailea larri
bati eta besteri deika azken orduko ordezkapen baten bila, eta Alan Pepperrek,
New Yorkeko The Bitter End gau-klub ospetsuko zuzendariak, Carlton gomendatu.
Haraino hegan egin eta Asiako publikoa liluratu zuen. Aldi horretan  grabazio gehiago ere egin zituen Carltonek,
eta harreman berezia izan zuen Tom Waits-ekin.

2014an Txinatik itzuli eta G.U.M.
kaleratu zuen. Mundu-bidazti, emanaldiak egin zituen Turkian, Erresuma Batuan,
Suitzan, Errumanian, Balin, Indonesian, Errusian eta Norvegian. Helsinkin
zegoela, Cold Diamond & Mink zortzi laguneko R&B taldeari lotu zen
zenbait ikuskizunetan eta, urte amaierako, Smith Jaunaren diskorik txalotuena
grabatu zuen 2019an, hots, 1634 Lexington Avenue (Timmion Records).

“Negozio honetan, dena kantu
batekin hasten da”, filosofatzen du Carltonek. “Nire uste sendoa da, abesti
handi bat bedeinkazioa dela. Azken finean, nire ekuazio hunkigarrian, Musika + Letra = Zure bizitza”.

Maila goreneko soulgina dugu Carlton Jumel
Smith
. Musikarako duen grina, lurreko
jende onari dion txera, eta Maitasuna, Bakea eta Harmonia  printzipioei dien fedea tinko oinarritzen
dira On The One abestian.

Eta ongi gordeak ditu oraindik
amaren 45koak, LPak eta 8 pistatakoak .

SARRERAK
: IRATXO Denda (Soraluze)

943751320

Albisteak

Artikulu gehiago

Social Media Auto Publish Powered By : XYZScripts.com