Hemen zaude: Hasiera Albisteak Blues Hotsak

Blues Hotsak

2021/11/11

Aspaldikoa da Gipuzkoako txoko honetan blues, jazz eta horrelako doinu beltzekiko zaletasuna. Urteak dira musika mota horien inguruko jaialdiak eta kontzertuak antolatzen direla Deba bailarako herrietan (Debajazz jaialdia, Ibetondoko jazz jaialdia, Jazz-Blues zirkuitua...). Musika hauek argitaratzen duen diskoetxea ere sortu zen orain 25 urte, Soraluzen

Pandemiari aurre eginez (beharrezko neurri guztiak hartuta), bi urte bete ditu jadanik BLUES HOTSAK jaialdiak. Aurtengo azaroan III. ekinaldia izango dugu, programa aberatsarekin. Musika eta irudiak tartekatuko dira bertan, eta aurten ere emakumeak dira programazioan nagusitzen direnak. Goza dezagun!  Azaroaren 19tik 28ra .  + Info, argazkiak eta bideoak :  https://www.blueshotsak.eus

Sarrerak : Iratxo denda. 

BLUES HOTSAK

Azaroak 19tik 28ra

Herriko Antzokia. 20:00

SORALUZE 

(Gipuzkoa)

19- ostirala   WATERMELON SLIM Blues Band

20-  larunbata    IZO FITZROY Band

21-  igandea  EUNICE   Tribute to NINA SIMONE´s music

25-  osteguna     JANIS : Little girl blue  Filma

26-  ostirala     NIKO ETXART & HAPA HAPA

27-  larunbata   KOKO-JEAN & THE TONICS

28-  igandea    MUSIKA ESKOLA – konboak

 

Blues argazki erakusketa

ALEX RODRIGUEZ CRUZ

https://www.blueshotsak.eus

www.hotsak.com

639750781 / 639750767