Black & Basque jaialdia

31 abuztua, 2012

Christian Borde “Moustic” DJa,
irrati-telebistako aktibista da jaialdiaren sortzaile nagusia. Bertan, soul,
groove, musika dantzagarria eta kantua bultzatzeko ideia oinarri. Bi kulturak
–euskalduna eta afroamerikarra- uztartuz.

Akhenaton Rap taldeko kantaria I Am taldearen
babesarekin izango da aurtengoan. Gainera, Clorine Free, Nicolas Repac,
Gasteiz Big Band, Sandra Nkak, Manu Dibango
eta Oreka TX nagusituko
dira, beste batzuen artean.

Jaialdiaren lehen edizioan parte hartu zuten artista batzuk
izango dira bigarren honetan (Angelique Kidjo, Laurent Garnier…)

 

Musikaz haratago ere zinema, literatura, argazkilaritza,
sukaldaritza eta beste hainbeste ekitaldi izango dira hiru egunetan Baionan,
aniztasun kulturala dela goraipatuta belaunaldi guztiak elkartzeko xedea duen
jaialdian.

Ekitaldi nagusiak La Poterne izeneko zelaietan izango dira

Hainbat
elkarte dira laguntzaile: EHZ, EHLG, Integrazio Batzordea… Horiek euskarri,
hainbat boluntariok laguntzen dute zutik atxikitzen jaialdia.

Albisteak

Artikulu gehiago

Social Media Auto Publish Powered By : XYZScripts.com