Hemen zaude: Hasiera Albisteak BILL LYERLY bluesman amerikarra zuzenean

BILL LYERLY bluesman amerikarra zuzenean

2009/07/14

Hilaren 17an eta Bergarako Espoloian uztailean antolatzen diren ostiral musikalen programazioaren barruan, oraingoan Bill Lyerly bluesman amerikarraren emanaldia izango da. Musikariak, Europan osatu duen musikari taldea lagunduta, blues eta country sesioa eskainiko du. Gaueko 22:30tan eta doan Too Hurt to Cry kaleratu berri duen diskoa aurkezten

Sustrai handiko musika maitatzeaz gain, bluesman klasiko askoren bertsioak egin izan dituen musikari zuri honek erakutsi du eskarmentu izugarria daukala abesten, gitarra jotzen, kantuak konposatzen zein teklatuekin ere. Etengabe errepidean eta edozein agertokitan bere onena emanez, handienekin ere partekatu izan ditu agertokiak: John Lee Hooker, Paul Rodgers, Gregg Allman, Leon Russell, Hank Ballard, Eric Burdon, The Fabulous Thunderbirds, Debert Mc Clinton, John Lee Hooker, Bo Didley, Hank Williams JR, Outlaws, REM eta beste.

Bill Lyerly, Ipar Karolinan (AEB) jaiotako musikari honek  ibilbide musikalaren 30 urte betetzen direnean disko berria kaleratu berri du. Bertan,  blues, country eta roots doinuak jasotzen dira eta Steve Earleren kolaborazioa du izan du. Too Hurt To Cry lanak, Bill Lyerlyren blues onenak jasotzen ditu.