BILL LYERLY BAND + TRAVELLIN´BROTHERS
Estatu Batuetatik etorritako musikari beteranoak bere taldearekin eta Bilboko formazio euskaldunak elkarrekin eskainiko dituzte hiru kontzertu urtarrilean. Kalitatezko bluesa, countrya, swinga eta rockanrolla entzuteko parada Leioan (osteguna14), Elgetan (ostirala 15) eta Bilbon (ostirala 29)
Bill Lyerly: "Only want to be with you"
Travellin Brothers: "Rocket to the moon"
Bill Lyerly amerikarrak hiru hamarkada luze daramazki Countrya, Rocka eta Bluesa lantzen Ameriketan zein Europan eta John Lee Hooker, Allman Brothers, Bo Diddley edo Steve Earle moduko izen handiekin partekatu izan ditu eszenatokiak Iaz heldu zen gure artera bere azken diskoa Too Hurt To Cry besapean zekarrela eta azken garaian musikari euskaldunekin osatu du taldea.
Travellin´Brothers talde bizkaitarrak duela bost urte erabaki zuen bluesaren bideak modu sendoan jorratzea. Red, Hot & blue da argitaratzen duten hirugarren diskoa eta bertan bluesa ez ezik, swing, funk eta soul dosiak ere entzun ahal dira. Hasierako boskoteari haize sekzioa gehitu zaio.

