Hemen zaude: Hasiera Albisteak BIDE ERTZEAN taldearen ibilbidea liburu batean

BIDE ERTZEAN taldearen ibilbidea liburu batean

2016/11/07

Zutaz  kantatzeko du izena Jon Eskisabel kazetari erta idazleak idatzi duen liburuak  eta  bitxikeriez osaturiko CD bilduma izango du gehigarri. Biak, liburua eta diskoa, bata bestearen osagarri dira. Kasu, argitalpen berri honen tirada mugatua izango da-eta. Bide Ertzean-en 18 urteko ibilbidearen erakusgarri izango da Jon Eskisabelek ondu duen liburua. Bestetik, liburuaren barruan etorriko den CDa 14 kantuz osatuko da: diskoetatik aparte utzitako kantuak, bertsio argitaragabeak, zuzenean zein irratietan egindako moldaketak, maketak, remix-en bat... Emanaldi gutxi batzuek egin ondoren, taldeak etenaldi mugagabe bat egingo du.

Entzun: Joan zinenetik

Bide Ertzean

1998ko udazkenean, Bide Ertzean taldeak bost kantuz osaturiko CD bat plazaratu zuen. Ordutik hona, pop talde tolosarrak etenik gabeko ibilbidea osatu du.

Bide Ertzean taldearen diskografian zortzi disko eta zuzeneko bat ageri dira. Den denak, Gaztelupeko Hotsak zigilupean argitara emanak: Bide Ertzean (1998), Zure minari (1999), Grisa (2000), Maite out (2002), Esan bare (2004), Non dira (2006), Leidor Sessions (2009), Don Inorrez (2010) eta 77 (2013).

 

18 urteko ibilbidean, asko izan dira diskoetatik kanpo geratu diren kantuak. Liburu honekin batera datorren CDan, hainbat bitxikeria batu dituzte: argitara eman gabeko abestiak, baztertutako moldaketak, zuzenekoak, maketak eta remix bat.

 

Jon Eskisabel Urtuzaga (Lasarte-Oria, 1969)

Euskaldunon Egunkaria eta Berria-ko kultura saileko kazetaria izan da hainbat urtez. Gaur egun, badok.eus euskal kantagintzari buruzko atariaren arduraduna da.

Kazetari jardunean aritzeaz gain, hainbat liburu plazaratu ditu:

Aho bete doinu (Kutixiak, 2000) euskal kantagintzaren iragana, oraina eta geroari buruzko elkarrizketa-liburu kolektiboa.

Itoiz, hari xingle bat (Paper Hotsak, 2005), Itoiz taldeari buruzko biografia bat.

 

Euskal kantagintza: pop, rock, folk (Etxepare Euskal Institutua, 2012) kronika moduko liburua.