Berumuga 2020
Urtero bezala, Bergarako (Gipuzkoa) udalak rocka, bluesa, jazza eta musika beltzaren kolorea duen ziklo musikala antolatu du. Ohikoak ez diren musika estiloak programatzea da helburua, kalitatea ardatz. Kontzertu guztiak doanekoak eta gaueko 22:00etan dira. Uztaileko ostiraletan. Segurtasun neurriak zainduta eta jarleku kopurua neurtuz. Hauek programatutakoak:
Uztailak 03 TITO RAMIREZ COMBO Boogaloo – Latin -Soul
Uztailak 10 THE BO DEREK´S Old School R´n´R
Uztailak 17 julio ANAUT Blues-Funk-Soul
Uztailak 24 julio MICE (Miren Narbaiza group) Kantagintza-pop-rock
Uztailak 03, ostirala
Tito Ramirez Combo
Boogaloo – Latin -Soul
Misteriotsua, Tito Ramirez: mozorro baten ostean ezkutatzen du bere nortasuna, jolekuan R&B, rock&roll latinoa, boogaloo, shake eta soul doinuak eskaintzeko.
Ramirez XX. mendearen erdialdeko erritmoak ekartzen arduratu da, mundu anglosaxoikoak zein herrialde hispanoetakoak. Combo izenak iradokitzen duen bezala, mamboa dugu protagonista bere lehen ekoizpen diskografiko honetan. Baina mamboaren garaiko chachachá, soul, R&B edo rock-and-rollik ere erreskatatzen du, dantza pistetan boogaloo bat sortzearren.
Genero amalgama hori, musikariak berak argitzen duenez, ez da berria. "Garai hartako bilduma batzuek R&Bren eta mamboaren arteko nahasketa islatzen dute, Ray Charles egiten hasi zen erritmoak patroi latinoetan oinarritzen dira". Musika, izan ere, "Kostaldetik kostaldera doan joan-etorriko bidaia baita", eta, tradizioz, Karibe eta Estatu Batuen artean oso truke berezia egon dela beti gogorarazten digu.
Mamboaz ari, Tito Ramirezek ez du ezkutatzen 1950eko urtealdian genero hau goratu zuen Perez Pradorengana daukan miresmena. Baina generoa berritzea jarri dio helburutzat bere buruari, eta horixe dugu aldea, hain zuzen, musika honen eta aurreko musikaren artean.
Izengoitiaren eta mozorroaren ostean Los Granadians del espacio exterior taldeko gitarrajolea izan zen musikaria ezkutatzen da, Los Salvajes, Los Relampagos edo Los Angeles taldeko musikaz maitemindutako konbo granadarra. Orain, superheroi gisako etapa berrian, Kid Martinek (tronpeta) eta Ignacio Big Fluberrek (saxoak) inguratzen dute. Zuzenekoa eztanda hutsa da, metxa pizten dute eta mundu guztia dago boogalooan harrapatua. Gainera, Jose Maria Rubioren (drums) eta Javier Gerasen atal erritmikoek (kontrabaxua) inoiz utzi behar ez zenukeen soul hartatik eramaten zaituzte. Mia Vergarak ahotsa jarriko du eta Oscar Martosek (teklatuak) zeruraino eramango zaitu. Tito Ramirezen gitarrak, berriz, hau guztia kontu seriosa dela eta 2020an mamboa dantza daitekeela irakatsiko dizu.
Mambo 666rekin abiatutakoan eromena askatzen da, bai, eta pistara salto egiten ez baduzu, benetan, eska ezazu hitzordua.
Uztailak 10,
ostirala
The Bo Derek´s
Old School R´n´R
Oscar Avendañok (Siniestro Total taldeko baxujolea, bakarkako ibilbide bikaina), Jorge Lorrek eta Rufus El Guarrok (Deadwood, Los Wavy Gravies, Family Folks eta abar luze bat) osatutako taldea dugu hauxe.
Hirukote honek izenean dakarren adarjotzea alde batera utzita, errepertorioa rock&roll biluziaren erakustaldi bikaina da, gehigarririk gabea, mando egin arte dantzatzekoa. Rock&roll sotila, ultra-disfrutatzekoa dugu berauena. Zenbaitetan, ustezko modernitate edo sofistikazio batean abiatuta, desbideratu egiten gara kantutik, kantuak garrantzirik ez baleuka bezala. Beharrik hori ez da hemengo honetan gertatzen, kantuak baitira protagonista. Baxu, gitarra, bateria eta ahots egituraz armaturik, ereserkiak agertzen dira. Erritmo, gako, riff eta letren arteko konposizioak, autobiografikoak, katea eteten diguten gau zital horiei egindako omenaldiak edo itxura garbi eta gogorreko bizitza batzuen hustasunari erantsitako gezur zaparrada hori, hori guztia Smokey Robinsonen Mermelada edo First I Look At The Purse abestiaren bertsio zoragarriekin.
Uste ustelik gabeko abestiak, grinaz sortuak eta erraietatik kantatuak. Ez dago besterik. Handiek bakarrik dakiten bezala, asko lortzen dute apurtxo batekin. Old School R&R leloa gutxitan izan da egiazkoagoa.
Eraginak, rhythm and bluesaren izen ukaezinen artean dauzkagu: Bo Didley, Feelgood doktorea, Little Richard, The Bishops, The Devil Dogs edo The Fleshtones, eta baita penintsulako Mermelada mitikoa ere.
Rias Baixas jatorri izendapena daukan power hirukotea The Bo Derek's hau, aipaturiko banden oinordeko duina baino areago da beraiekin bat egiten duen taldea. Eragin ospetsu horien guztien mailan dago errepertorio propio sendo bat zipriztinka. Alegia, musika jatorra.
The Bo Derek'sek iaz argitaratu zuen 10, debuteko LPa, hedabideek eta publikoak aho batez aupatua, inguruan ditugun modernia arintxo guztiak bazterrean uzteko gogoa baikenuen, eta gaizkile hauek energiaz eta maisutasunez fakturatzen duten Old school rock&rollean murgiltzeko irrika.
Aldi horretan Paris-Dakar delakoak baino kilometro gehiago egin dituzte aretoetan eta jaialdietan, bidean topatzeko parada izan duten ikuslentzuleria leher eginda eta euforiaz betea utziz. Eta taldeak sasoian jarraitzen du, kontzertu bakoitzean frogatzen duen bezala.
Uztailak 17, ostirala
ANAUT – Trio Bravo
Blues-Funk-Soul
Madrildarra, hogeita hamabost urteko. Adin polita kantari, gitarrajole eta soul konpositore bikaina izateko. Gorantz dator eta etorkizunera doa: erritmoa dauka, arima zer esanik ez, eta huts egin ezin duzun zuzenekoa. Bere lehen lana, 140, kalitate bereziko albuma izan zen, berak sortutako temekin eta Ray Charlesi eginiko omenaldi gogoangarriarekin. Anautek maisuki uztartzen ditu akustikoa eta elektrikoa, soul, rhythm and blues eta blusa nahasiz. Disko berria besapean ageri zaigu, Time goes on. Hamabi kantu eta gidahari bakarra: denboraren joanak dakartzan aldakuntzak. Erro amerikarretan sakonduta sortu du Anautek Time goes on, folkaren eta rockaren eraginekin rhythm and bluesaren hotsean. Kantu onak, soinu gozoa eta Amerikako musikaren bandetan onenetakoa bihurtu duen feelingaren eta indarraren elkartze horrekin. Etorkizunik badela diosku errepertorio honek.
Nortasuna eransten dio Anautek funk ñabardurez datorren rhytm & blues oinarriari, musika beltzaren eragina Iruñean eta Amsterdamen elkar ezagutu zuten musikariek beretua. Hirukote “ikusgarria” taula gainean.
Uztailak 24, ostirala
MICE
Kantagintza-pop-rock
Miren Narbaiza (Eibar) Napoka Iria bikoteko kidea izan zen Ander Mujikarekin batera. Elkarrekin, bost argitalpen atera zituzten eta ehunka eszenatoki eta bizipen konpartitu, 2017an bikotea desegin zen arte.
MICE Narbaizaren bakarkako proiektu berria da eta bere lehen diskoa Joseba Baleztena (Sexty Sexers, Joseba B. Lenoir) musikari beratarrak ekoiztu du, eta hark egin ditu konposizioen moldaketak. Giro ilunak eta tempo gozoak bizitasun eta erritmo handiagoko uneekin bat eginda, betiere ahots berezia kantuaren ardatz dutela.
Mice-k saguak esan nahi du, pluralean: «Esanahiak baino gehiago, soinuak erakarri ninduen», egin du ñabardura Narbaizak. Eta jende askok galdetzen duela eta, ahoskerari buruzko ohartarazpena. Maiz ahoskatzen da, mize beharrean. Zortzi kantu bildu ditu diskoan. Entzunaldi bakoitzean hazten diren kantuak dira, aldiro geruza berriak deskubrituarazten dituena. Pop-rocketik abiatzen direnak, baina, urgentziazko denboratik bainoago, sosegutik abiatzen direnak. Egitura klasikoz eta dotorezia ilunaz jantzitako abesti bilduma. Azken batean, erabilitako transmisio kanala ezagunagoa, apurtzaileagoa, berriagoa edo kontserbadoreagoa bada ere, Miren Narbaizak egiten duen guztiaren atzean (eta aurrean) bere pertsona, bere egia eta, batez ere, bere ahotsa baitago. Erraietatik entzulearengana zuzenki.
Bere ahots ahaztezin hori. Elkarrizketa mamitsu bezain atsegin honetarako erabili zuen berbera.
Rocka abiapuntu bidaia segurua proposatzen du atmosfera ilunak, distortsioak, tenpo geldoak, giro arin eta argiagoekin ahaztu gabe eta ahotsa denaren gidari duela. Taldea honako musikariekin osatu du: Ilargi Agirre baterian, Ibai Gogortza gitarran, Joseba Baleztena bajua, sintetizadore eta teklatuetan eta Miren bera gitarra eta ahotsean.
Lau kantuz osatutako “Zilar printzak” EPa 2019koaren ondarrean kaleratu zuen. Hau ere Joseba Baleztenak ekoiztuta.