Kontzertuak kargatzen

« Kontzertuak guztiak

  • Kontzertua hau amaitu da.

Irati Bilbao 4et

23 martxoa|8:00 pm-11:00 pm

Xuxurlaka, isilpean eta itxuraz lotsati hasten da disko hau, giro-musika atsegin moduan, arreta gehiegi deitu nahi ez balu bezala. Baina konturatzerako zeure zentzu guziak gatibu hartzen ditu. Azalean ahots-jazz klasiko eta pop ukituen arteko uztarketa atsegin bat baino ez iruditu arren, berehala eta ñabardura bitxiak han eta hemen azaltzen hasten diren neurrian egiten ari zaren edozein gauza alde batera utzi eta aurkikuntza joko liluragarri horretara ematera baino beste erremediorik ez duzu. Erabat azaldu ezinezkoa den magia berezi batez josita dagoela ohartzerako mirari txiki honen atzean nor dagoen galdetuko diozu zeure buruari, oso noizean behin ematen diren ekimen baten aurrean sentitzen bait zara ordurako.

Nor eta, Irati Bilbao durangar gaztea dugu hemen bere ahots zoragarriaren bitartez, protagonista nagusia. Musikene, Euskal Herriko goi mailako ikastegian jazz gradua ateratzen jardun den lau urteetan su baxuan pixkanaka eta mimo guztiz garatutako proiektu bat da bere hau, gaitasun tekniko izugarriaz gain oso sentsibilitate pertsonal batez eratutakoa eta konposaketen doinu eta hitzen arteko joko etengabez hornituta datorrena. Eta hori gutxi balitz musikari laukote bikain bati bere espresio artistikoa ekartzeko aukera eta tokia eskaintzen dio gainera. Iratiren antzera, aintzinako musika, jazz-a, pop eta garaikidearen areko eremu liminal batetan mugitu dira bere lau kideak beti, sormen askea eta mugagabea abestiaren ezaugarri eta beharrei beti doitzeko gaitasun fina erakutsiz beti.

Xehetasunak

Data:
23 martxoa
Ordua:
8:00 pm-11:00 pm

Egoitza

Mendaro, San Agustin kultur gunea
Social Media Auto Publish Powered By : XYZScripts.com