ALEX TNT: Musika beltzaren esparru zabalean murgiltzen den diskoa

2 martxoa, 2009

Musikarekiko errespetua eta eboluzioa dira Alex TNT ondoen ezagutzen dutenek, alegia, harekin orduak eta orduak jotzen igaro dituztenek -igandero Bartzelonako Jamboree aretoan jotzen du, eta hainbat herrialdetako agertokietara igo da (Belgika, Holanda, Luxenburgo, Portugal, Kanada, AEB, Alemania…)- Bartzelonan jaiotako musikari gazte honi buruz aritzerakoan gehien ahoratzen dituzten hitzak. Artean haurra zelarik hasi zen Alex Alvarez bluesaren maisu handien diskoak entzuten, Steve Ray Vaughan, Albert King, B.B. King, Howlin’ Wolf, Johnny Guitar Watson eta beste askorengandik ikasitakoa praktikara eramaten hazi zen musikari gisa, eta tradizioaren ezagutza sakonetik ari da eraikitzen bere ibilbidea Alex TNT izenpean. Bluesa ez ezik, musika beltzaren bestelako doinu eta artistek ere zizelkatu dute Alexen nortasun musikala (soul, rhythm&blues, funk, jazz, James Brown, Prince, Sly Stone, Otis Redding, Etta James, Stevie Wonder…), baita nerabezaroan entzundako pop izar garaikideek ere, Dire Straits eta Mark Knopfler kasu.

Albisteak

Artikulu gehiago

Social Media Auto Publish Powered By : XYZScripts.com