Usted está aquí: Inicio Albisteak Alex Caporuscio : Rhythm 'n' Bluesaren zapalgailu

Alex Caporuscio : Rhythm 'n' Bluesaren zapalgailu

26/05/2010

            Besteak beste Albert Collins, Johnny Winter eta Stevie Ray Vaughan bezalako maisuek irekitako bideari jarraitzen zaio Alex Caporuscio gitarra jotzailea. Kantuen interpretazioan aditzen diren hotsak granitozkoak dira, indar handikoak. Hark sortutako gaiek, gustu handiko konposizioek, eta bertsioek –Blues moldetik Rock generora, Funk atomikotik eta Stevie Ray eta ZZ Top taldeen hard boogie texastarretik igaroz– osatzen dute errepertorioaren oinarria. Diskoa hemen eskuragai

Musikari bikaina, hatz-higidura harrigarriarekin, gitarra besoaren luzapena, gorputzaren atala, balitz bezala erabiltzen du. Musikaren malabarista petoa, harena, batzuetan, erakuskeria hutsa dela pentsa liteke, birtuositate edukirik gabea, baina sentsazio hori berehalakoan baztertzen da jotzen duen guztiaren aurrean ipintzen duen gogoa eta bizitasuna ikusirik. Musikari aparta, bistakoa da. Eta horri guztiari sekzio erritmiko erabatekoa, eragin handikoa, gehitzen bazaio, bikain koipetutako makina baino egiazko gurdi blindatu bihurtzen da talde hau, Rhythm 'n' Bluesaren zapalgailu.

Gaur egun Javi Vacas baxu jotzaileak (erritmo-oinarria) eta Antonio Álvarez “Pax” bateria jotzaileak (Biak ala biak La Vacazul, Reyes del KO, Tresmil Hombres taldeetako kideak) osatzen dute hirukotea.