Hemen zaude: Hasiera Albisteak Albisteak

Albisteak

Blues Hotsak

Blues Hotsak

Aspaldikoa da Gipuzkoako txoko honetan blues, jazz eta horrelako doinu beltzekiko zaletasuna. Urteak dira musika mota horien inguruko jaialdiak eta kontzertuak antolatzen direla Deba bailarako herrietan (Debajazz jaialdia, Ibetondoko jazz jaialdia, Jazz-Blues zirkuitua...). Musika hauek argitaratzen duen diskoetxea ere sortu zen orain 25 urte, Soraluzen

Pandemiari aurre eginez (beharrezko neurri guztiak hartuta), bi urte bete ditu jadanik BLUES HOTSAK jaialdiak. Aurtengo azaroan III. ekinaldia izango dugu, programa aberatsarekin. Musika eta irudiak tartekatuko dira bertan, eta aurten ere emakumeak dira programazioan nagusitzen direnak. Goza dezagun!  Azaroaren 19tik 28ra .  + Info, argazkiak eta bideoak :  https://www.blueshotsak.eus

Sarrerak : Iratxo denda. 

Gehiago irakurri

ZIZURKIL BLUES

ZIZURKIL BLUES

XVIII. BLUES GAUA iazko edizioa azken orduan  suspenditu behar izan zen pandemia zela eta. Aurten ere tabernetako kontzertuak ezin izan dira egin baina Udalak ez du ekintza baztertuta utzi nahi. Horrela, aurreko ediziotan izandako arrakastaren bidetik azaroaren 06an, larunbatarekin izango da kontzertua arratsaldez hasita Joxe Arregi plazan. Bertako ostalari batzuen lankidetzarekin, jakina.

Aurten musika beltzaren moldeen hotsak  entzuteko parada izango da bi talde berezirekin. Bata, Frantziako eta Euskal Herriko musikariak, Baionako NICO WAYNE TOUSSAINT Feat.  Iker Piris & The Electras armonika jotzaile trebatuaren inguruan osatutako taldea eta bestea Gasteiztik, The ALLNIGHTERS, Euskal Herrian dugun banda beteranoena (haize instrumentuekin zazpikotea osatuz). Bakoitzak bere onena eskainiz. Beti bezala sarrera doan. Arratsaldeko 19: 00etan

Gehiago irakurri

Omenaldia, jokoa eta zentzuen gozamen osoa

Omenaldia, jokoa eta zentzuen gozamen osoa

Funtsean, Nucli Trio, Guillem Plana gitarra lanean, Aleix Forts kontrabaxuan eta David Viñolas baterian osatzen duten jazz guitar hirukote klasiko bat da. Klasikoa, bere burua aurkezteko garaian eta bere janzkeran; jostalaria, freskoa eta guztiz garaikidea bere barne beroan, ordea. Baita Vic-eko Jazz Cava aretoan hilabetero ematen dituzten zuzeneko saioetan ere, non inguruko artista bat gonbidatzen duten aldioro eta arreta osoz aukera bakoitzerako espreski atondutako errepertorioa prestatzen duten. Haietan Raynald Colom, Edna Sey, Adrià Plana, Alba Careta, Eloi Escudé edo Marta Roma bezalako artistekin ideia, soinu eta bizipenak partekatu ahal izaten dituzte. Lehen diskoa kaleratu berri dute.

Gehiago irakurri

Flamenkoaren poesia

Flamenkoaren poesia

 

 Flamenkoaren lengoaia unibertsalak ez dauka mugarik, ezta jatorririk ere, ez du berea beste hizkerarik ulertzen. Hain du berea non Juanjo Navas kantari bilbotarra egungo Flamenkoaren panoramako kantaririk nabarmen, arduratsu eta originalenetako bat bezala definitu izan den. Jaialdi ugaritan eta kantaleku ezberdinetan eman dituenak nahikoa adierazgarri ez balira, Reflejos de Andalucía deritzan bere lehen diskoan Beñat Arginzoiz idazle bilbotarraren testuak interpretatu ditu.

 Garbizale eta aldi berean heterodoxo, Juanjo Navas historiako lehen kantaria izan dugu euskarazko saeta bat interpretatzen,  generoaren ikuspegi berri eta original bat emanez. Horrek eta bere ibilbidearen kalitateak Blas de Otero fundazioarekin harremana egiteko aukera eman zion. Ondorioz Redoble de conciencia poemategiko testuak interpretatu ditu bere bigarren diskoa den Digo Vivir honetan.


 

Gehiago irakurri

Doug MacLeod

Doug MacLeod

Gaztetan, Doug MacLeod musikariak totelka eta isekak pairatuz gainditu behar izan zuen barruko lotsatia. Gitarra bat hartu eta kantatu ondoren, bere ahotsa aurkitu zuen. Hogeita hamar urte luzetan estudioko 21 disko, zuzeneko batzuk, bildumak, blues gitarra menderatzeko DVD bat eta zuzeneko beste bat... Etenik gabeko lan honek ekarri dio ospea. Artista askok, Albert King, Albert Collins, Joe Louis Walker eta Eva Cassidy barne, bertsionatu dizkiote abestiak. Telebistako filmetan entzuna izateaz gain. Larunbatean, hilak 2, Ermuan (Bizkaia) izango da Nestor Pardo musikari galiziarrarekin batera. Jazz-Blues Zirkuitua 2021.

Gehiago irakurri

Omenaldi, konpromezu eta soinu plazer hutsa

Juan De Diego, tronpeta jotzaile bilbotar nekaezin eta oparoa, bueltan dator proiektu berri batekin eta hori beti gauza pozgarria da bere jazz ausart, dotore eta ñabarduraz betea maite dugun guziontzat. Oraingo honetan, ohiko kalitate maila altuan eta estreinako aldiz, laukote akustiko moduan (piano, kontrabaxu, bateria eta tronpeta) grabatu du Grebalariak izeneko disko hau. Bertan, Juanek erabilitako patxadari esker, soinuek tapiz moduko ehundura ederra zein modu delikatuz sortzen duten ikusi eta gozatu ahal izateko aukera ezin hobea izango dugu.  Beb-bop itxura klasikoko oinarri batetik abiatuta eta bizitasun geldiezinez, hori baino askoz musika jario zabalagoa da Juanena. Oinarrizko hizkuntza horretaz muineraino blaitu eta haren aukera mugaezinez baliatuz egindako esplorazio pertsonal paregabea, azken batetan. Jazz purua.

Gehiago irakurri

Barruko begia

Barruko begia

THE INWARD EYE  Emmet Crowley gitarrajole britaniarrak konposatua da, eta  Euskal Herriko jazz munduan erreferentziakoa dugun Ander Garcia kontrabaxuarekin interpretatua. Jazz garaikidearen ohiko bideetatik haratago doan lana dugu The Inward Eye, etiketa errazetatik ihesi. 

Gehiago irakurri

Marco Martinez eta NOI

Marco Martinez eta NOI

 

NOI jazzetik jaio da, eta Pat Metheny dotorenearen aztarna dauka, baina entzunaldi bakoitzean handiagoa eta zabalagoa da, berau inspiratzen duten irudiekin bat egiten du, era berean irudi berriak sortu eta iradokiz, eta era horretan Marco Martinez, eta solik Marco Martinez-en obra bat da. Ez dago beste izenik jartzerik, edo beste edozein jar daiteke ere. Mundu oso bat eratzen du. Betirako gozatzeko disko bat.

Gehiago irakurri

Josh Hoyer & Soul Colossal

Josh Hoyer & Soul Colossal

 

Josh Hoyerrek sortu zuen Soul Colossal Lincoln blues 2012an,  Nebraska hori ospetsuan. Bost kideko talde saritu honek badu sona oneko musikaririk generoan: Hoyerrekin batera (teklatuak/ahotsa), Blake DeForest (tronpeta), Mike Keeling (baxua), Benjamin Kushner (gitarra) eta Harrison ElDorado (bateria). Stax, Motown, Muscle Shoals, New Orleans, Filadelfia eta San Franciscoko soinuetan inspiratuta, taldeak behin eta berriz zeharkatzen ditu muga musikalak hala estiloan nola garaian. Eta emankizun guztietan  batzen ditu indarrak helburu jakin batekin: jendeak bere eguneroko arazoak une batez ahaztea dantzan. Euskal Herriko birari Bergaran ekingo diote eta honekin bukatuko da Berumuga musika zikloa. Blues, Soul, eta Funk beroa zuzenean.

Gehiago irakurri

Hamar Urte Geroago

Hamar Urte Geroago

Miguel Salvadorrek mendiei eskaini die disko berria, haien edertasun mugaezin eta lasaiari eta haien arrokek izkutatzen duten  milurteko jakinduriari. Altxor errepikaezin, pertsonal eta bakana igoera eta pasio bakoitzean eta beti eskuragarri, eskaini nahi diogun ahalegin eta denboraren truke, besterik gabe. Inoiz asetzen ez gaituzten berritasun itxuroso eta azkarren artean alde egiten digun denbora preziatu hori hain zuzen ere. Zalantzarik gabe, mendien antzekoa da Miguel Salvadorren musikaren portaera, egunero zeruertzean ikusten dugun eta dagoeneko gure atentzioa deitzen ez duen mendi eder bat bezalaxe, hara azkeneko aldiz noiz igo ginen ezin gogoraturik.  Kasu honetan gainera, Jonathan Hurtado (piano), Marcelo Escrich (kontrabaxu) eta Gorka Iraundegi (bateria) moduko kide fin eta apartak dituela.

Aurtengo Gasteizko jazzaldian arrakastatsu aritu dira laurok.

Gehiago irakurri

ZINTZILIK

ZINTZILIK

Familia guztiarentzako musika ikuskizuna

Gero eta emakume gehiago dira frontwoman eta jazz musikari trebeak. Soraluzen ere.

Gehiago irakurri

Aldapeko Basque Latin Jazz

Aldapeko Basque Latin Jazz

Euskal doinu herrikoiak son, runba, cha-cha-cha edota bolero erritmoz eta jazz janzkeraz aurkeztuak. Laburrean eta funtsean, hori da “Iri barrenetik” eskaintzen duen nahasketa bitxia. Baina atentzioa eta kuriositatea pizteko aitzakia hutsa dela pentsatu aurretik, doinu kutsakorrez betetako bilduma fin honi merezi duen entzunaldia ematea komeni da. Aldapeko Basque Latin Jazz taldearen lehen emaitza.

Gehiago irakurri

Irakaslerik onena errepidea

Irakaslerik onena errepidea

Bilbon sortutako talde honek —Mario Gomezek (ahotsa eta gitarrak), Carlos Jover-ek (harmonika eta ahotsa), Jorge Gomezek (bateria) eta Fabian Akarregi (kontrabaxua)—  hamar urte luze daramatza lanean errespetuz eta koherentziaz, 2014an taldearen izen bereko lana argitaratu zutenetik. Lehen agermen hartan baserri blues klasikoen bilduma bikaina egin bazuten, 2017ko Jump and Shout-ekin Chicagoko bluesetik, West Coastetik edo Jump Bluesetik jo zuen, aurreko lanen zorroztasunean eta abesti originalez osaturiko diskoa izatearen balio erantsiarekin. The Blues Morning Singers adibide paradigmatikoa da: eskolarik onena oinez doan bidea dute, eta irakaslerik onena errepidea, beti. Horren adibide Winding Road taldearen azken emaitza.

Gehiago irakurri

Abesti intimo eta indartsuak

Abesti intimo eta indartsuak

Gorka Gaztanbide  musikariaren ibilbidea luzeeta oparoa izan arren, beti egon izan da pittin bat ezkutuan. Bere aztarna bilatzea ez da erraza, hainbat grabaketa ezberdinetan sakabanatuta baitago. Broken Brothers Brass Bandaren partaidetza da bere ezagunena, baina Adrian Royo Trio, Ennio Pinillos Quintet, Javier Garayalde y los Sultanes del Swing eta beste hainbat ekimenetan aurki daiteke bere ekarpen fina, bigarren plano batetan beti. Baina ez oraingo honetan. Kontzertu eta grabaketa haietan ikasi eta landutako ñabardura ederrenak gordetzen aritu izan balitz bezala, gero grabaketa eta kontzertu guzi horien atsedenetan, ezkutuan, haietaz baliatuz bere abestiak osatzen eta moldatzen eta entseiatzen aritu da, mimoz, poliki, emeki, goxo eta arreta osoaz. Eta hauek argitaratzeko Txikizio Kuadrila osatu du.  

 

 

 

Gehiago irakurri

Barrenak sutan eskatzen ez badizu, ez egin

Barrenak sutan eskatzen ez badizu, ez egin

Egonezina, eklektikoa, ahots indartsuak eta eszenaratze leherkor batez lagundua, hainbat proiektutan hartu du parte Virginia Fernandezek urteetan zehar, Jardin Infierno, Toro y la Niña del Frenesí, Doctor Deseo... eta  J.O.E., Bonzos, Mamba Beats, Virginia eta Los Machines bezalako taldeetan ibili da. Eibarren jaiotako abeslari eta konpositore honen kurrikulum oparoa oso estilo eta genero ezberdinez osatua da. Azken lana, kantu eta ideia bilduma izan behar zuena, Seda ederrean gauzatu da. Virginia Fernandez bera ahotsean, Mikel Caballero baxuan (Gatibu), Felix Landa gitarran (Extremoduro), Galder Creo baterian (Penadas), Pit Flanagan (Rubia, Garbayo) eta Martin Guevara (Capsula) gitarra-jotzaileak ez ezik Joseba B. Lenoir gitarra-jotzailea ere ondoan eduki du zuzeneko emanaldietan. The Belly.  

Gehiago irakurri

Barruak sutan eskatzen ez badizu, ez egin

Barruak sutan eskatzen ez badizu, ez egin

 SEDA. Egonezina, eklektikoa, ahots indartsuak eta eszenaratze leherkor batez lagundua, hainbat proiektutan hartu du parte Virginia Fernandezek urteetan zehar, Jardin Infierno, Toro y la Niña del Frenesí, Doctor Deseo... eta  J.O.E., Bonzos, Mamba Beats, Cherry Boopers, Virginia eta Los Machines bezalako taldeetan ibili da. Eibarren jaiotako abeslari eta konpositore honen kurrikulum oparoa oso estilo eta genero ezberdinez osatua da. Azken lana, kantu eta ideia bilduma izan behar zuena, Seda ederrean gauzatu da. Virginia Fernandez bera ahotsean, Mikel Caballero baxuan (Gatibu), Felix Landa gitarran (Extremoduro), Galder Creo baterian (Penadas), Pit Flanagan (Rubia, Garbayo) eta Martin Guevara (Capsula) gitarra-jotzaileak ez ezik Joseba B. Lenoir gitarra-jotzailea ere ondoan eduki du zuzeneko emanaldietan. The Belly da estreineko diskoa. 

Gehiago irakurri

Begin da hasiera. Ez galdu arrastoa…

Begin da hasiera. Ez galdu arrastoa…

 Begin da Irati Bilbao bizi den espazioa, bere begian hartu ahal izan dituen une magiko eta errepikaezinen multzo bat, nota artean dagoen misterioa argitzeko gonbidapena: benetako jazz abeslariek bakarrik trenka lezaketena.

Xuxurlaka, isilpean eta itxuraz lotsati hasten da disko hau, giro-musika atsegin moduan, arreta gehiegi deitu nahi ez balu bezala. Baina konturatzerako zeure zentzu guziak gatibu hartzen ditu. Azalean ahots-jazz klasiko eta pop ukituen arteko uztarketa atsegin bat baino ez iruditu arren, berehala eta ñabardura bitxiak han eta hemen azaltzen hasten diren neurrian egiten ari zaren edozein gauza alde batera utzi eta aurkikuntza joko liluragarri horretara ematera baino beste erremediorik ez duzu. Erabat azaldu ezinezkoa den magia berezi batez josita dagoela ohartzerako mirari txiki honen atzean nor dagoen galdetuko diozu zeure buruari, oso noizean behin ematen diren ekimen baten aurrean sentitzen bait zara ordurako.

 

 

Gehiago irakurri

Beldurrik gabeko musika

Beldurrik gabeko musika

 Juanma Dominguez, kontrabaxulariak, Aitor Bravo bateria joleak eta Jorge Fernandez pianistak banda izugarri gazte bat osatzen dute. Ondare historikoaren ezagutza eta errespetu osoz, baina inoiz ez haren gatibu eta beti ere usadio, forma eta hizkuntza ezberdinen arteko elkarrizketa askeari emanak. Taldearen jardunean ez da zaila Bill Evans Trioren klasizismoaren oihartzunak, “duende” flamenkoari egindako keinuak edo era guztietako pintzelkada folklorikoak aurkitzea, baina, horren gainean, konposizioek espazio garden zabal bat eskaintzen diote musikari, aire purua bete betean arnastu eta itsas brisa gozo batek fereka dezan. Soinu bakoitzaz kristalezko argitasunez gozatzeko aukera paregabe horretan, ezerezetik sortu eta itsas lerroan desagertu arte entzuteko parada ederra daukagu. Diskoari dagokion denbora eta arreta eskaintzea, belarri abenturazaleentzako opari bilakatzen da. Irudiak du izenburua No-Land Trio 

Gehiago irakurri

Ez dago rock-and-rollik jarrerarik gabe.

Ez dago rock-and-rollik jarrerarik gabe.

 Bateriak eta gitarra bik osatzen dute King Kong Blues hirukotea. Berrehun kontzertutik gora eman dituzte Frantzian, Holandan, Espainian, Portugalen, Euskal Herrian... Fleshtones, Meteors, Black Diamond Heavies, Wampas, Wampas eta beste hainbat talderen atariko gisa jardun dute.

 Rock-bluesaren barruan ongi kokatuta, estiloan Robert Johnsonengandik Jon Spencerrengana dabiltza, blues akustikotik hasita rock&roll basatieneraino. Bordelen bizi diren hiru musikari frantsesek osatzen dute  taldea eta ¡Bam Bam! da euren bigarren diskoa. 

Gehiago irakurri

Barrenak sutan eskatzen ez badizu, ez egin

Barrenak sutan eskatzen ez badizu, ez egin

 Egonezina, eklektikoa, ahots indartsuak eta eszenaratze leherkor batez lagundua, hainbat proiektutan hartu du parte Virginia Fernandezek urteetan zehar, Jardin Infierno, Toro y la Niña del Frenesí, Doctor Deseo... eta  J.O.E., Bonzos, Mamba Beats, Virginia eta Los Machines bezalako taldeetan ibili da. Eibarren jaiotako abeslari eta konpositore honen kurrikulum oparoa oso estilo eta genero ezberdinez osatua da. Azken lana, kantu eta ideia bilduma izan behar zuena, Seda ederrean gauzatu da. Virginia Fernandez bera ahotsean, Mikel Caballero baxuan (Gatibu), Felix Landa gitarran (Extremoduro), Galder Creo baterian (Penadas), Pit Flanagan (Rubia, Garbayo) eta Martin Guevara (Capsula) gitarra-jotzaileak ez ezik Joseba B. Lenoir gitarra-jotzailea ere ondoan eduki du zuzeneko emanaldietan.

Gehiago irakurri