Hemen zaude: Hasiera Albisteak

Albisteak

Hautsezina

Hautsezina

Bere koherentzia beste banderarik ez duten musikari horietakoa dugu Victor Aneiros, hurrengo pausoa amarrurik edo txapligurik gabe ematen dakiena. Oraingo albuma osorik gaztelaniaz idatzia ekarri duen arren ez ditu sustrai galegoak galdu. Un extraño entre la multitud eguneroko bizipenen mosaikoa dugu, poesiaz eta gitarra elektrikoz betetako kale gorriko kosmos bat.

Entzun: Ciudad Olvido

Gehiago irakurri

Hutsuneei leku egiten

Hutsuneei leku egiten

Euskal tradizioaren hiru adar jorratu ditu  Ander Garcia musikariak HIRU diskoan —bertsoen doinuak eta metrika, euskal dantzen erritmoak (bereziki zortzikoak) eta herri kantutegiko melodiak—, eta ikerketa-lana aurrera eramateko Juan Ortiz pianistaren laguntza izan du. Bost doinu herrikoi eta Ander Garciak berak sortutako bi konposizio grabatu ditu bikoteak El Cantón de la Soledad estudioan, Juanan Ros soinu teknikariarekin. 

Helburu argi batekin hasitako etapa berri baten abiapuntua da diskoa: “nortasun musikala bilatzea eta mezu bat bidaltzea inprobisazioarekin lan egiten duten euskal musikariei zein euren sustraien jabe diren gainerako musikariei”. 

entzun: Liliak Ihes

 

Gehiago irakurri

TripTics. Vol. I-II

TripTics. Vol. I-II

Proiektu irekia eta eklektikoa da HIBAI, beti sortzen eta hazten ari dena. Horrela, Bakarlariaren lanean oinarriturik, eta  Hibai Etxebarria bera ardatz harturik, musikarien kolektibo baten emaitza dugu TripTics I-II. Izan ere, Euskal Herriko zein estatu mailako hainbat musikarik hartu dute parte —hogeita hamarretik gora, tartean haize eta hari sekzio zabal bat—, musika klasiko, folk, jazz, pop edota rock estiloetan eskarmentu handikoak, eta beharrizan estetikoen arabera, batzuen edo besteen aportazioak jaso dituzte abestiek. 

Gehiago irakurri

Ilunpe guztien gainetik, bizimina kantagai

Ilunpe guztien gainetik, bizimina kantagai

Xabier Montoia  abeslari eta idazlearen bakarkako seigarren diskoa da Gorraizea. Bere ibilbideari dagokion harrera komertziala beti jaso ez badu ere, euskal rockaren azken 30 urteotako sortzaile eraginkor eta aitortuenetako bat da Montoia. 80ko hamarkadako funtsezko bi talderen sorreran parte hartu zuen —Hertzainak eta M-ak– eta etengabeko garapen eta bilaketan dagoen diskurtso musikala landu du bakarkako diskoetan. Hala, hasierako lanetako pop-rock eta gitarra doinu elektrikoak desagertuz joan dira diskoz disko eta proposamen soil eta akustikoa nagusitu da azken grabazioetan. Montoiaren disko bakoitza aurrekoaren aldean ezberdina da, nahiz eta egilearen nortasun eta begirada propioa gordetzen duten denek.

Gehiago irakurri

Ilunpe guztien gainetik, bizimina kantagai

Xabier Montoia  abeslari eta idazlearen bakarkako seigarren diskoa da Gorraizea. Bere ibilbideari dagokion harrera komertziala beti jaso ez badu ere, euskal rockaren azken 30 urteotako sortzaile eraginkor eta aitortuenetako bat da Montoia. 80ko hamarkadako funtsezko bi talderen sorreran parte hartu zuen —Hertzainak eta M-ak– eta etengabeko garapen eta bilaketan dagoen diskurtso musikala landu du bakarkako diskoetan. Hala, hasierako lanetako pop-rock eta gitarra doinu elektrikoak desagertuz joan dira diskoz disko eta proposamen soil eta akustikoa nagusitu da azken grabazioetan. Montoiaren disko bakoitza aurrekoaren aldean ezberdina da, nahiz eta egilearen nortasun eta begirada propioa gordetzen duten denek.

Gehiago irakurri

Trikitixa jotzen dut gitarra elektrikoarekin.

Trikitixa jotzen dut gitarra elektrikoarekin.

Trikitilari edo soinu jole jantzia estuegia zaio Joseba Tapiari. Hala izan da musika egiten hasi zenetik. Jakina da etxetik dakarrela musika Tapiak, haren DNAn daude txertatuta trikitixa eta kantua, baina baita rocka eta gitarra ere. 80ko hamarkadaren erdialdean diskoak argitaratzen hasi zenetik gaurdaino, musika ausarki egin du eta egiten du. Batere beldurrik gabe, harritzeko modukoa den naturaltasun berezi batekin. Besamotzak da bere azken emaitza.

 

Gehiago irakurri

poema eta musika kontrabandistak

poema eta musika kontrabandistak

Galdemoduen Trilogian, hirugarren lan honetan, nolabait hastapenetara itzuli da Mugaldekoak. Alde batetik, jatorrizko hirukote formatua berreskuratu du —Begiak lekuko-n Mattin Sorzabalbere baxu jolea batu zen taldera—, baina inoiz baino laguntza handiagoa izan du grabazio estudioan. Oinarri erritmikoa osatzeko Xavi Perez ‘Bull’ baxu jolea (Inadaptats taldeko kidea) eta Ander Barrenetxea bateria jolea (Morau eta Agotak, Juan Mari Beltran) izan ditu lagun, eta hainbat kolaboratzailek kolorea eman diete abestiei: Morau, Petti eta Idoia Gillenea ahotsetan aritu dira, Kotte Berrueta akordeoiarekin, Begoña Rudi pianoan... 

 

Gehiago irakurri

TRIZAK

TRIZAK

Jon Piris, Julen Izarra eta Hasier Oleaga dira Trizak. Kontrabaxuak, saxofoiak eta bateriak osatutako ezohiko formazioa, beraz. Jazz taldeetan zein herri musikaren beste aldaera batzuetan zaildutako musikariak dira hirurak. Organiks, Travellin´ Brothers Big Band eta RS Faktor taldeetan aritutakoa da Izarra, eta gaur egun Nevermind Trio-ko partaide da Hasier Oleagarekin batera; Oleagak berak, hainbat disko bere izenean argitaratzeaz gain, talde ugarirekin kolaboratu du eta Ruper Ordorikaren zuzeneko taldean jotzen du duela hamar urtetik hona. Hain zuzen, Ordorikari lagundu zion Jon Pirisek Memoriaren mapan diskoaren bikote formatuko biran.

 

 

Gehiago irakurri

The Buttshakers

The Buttshakers

Astean hasiko da musika ziklo berria Eibarren (Gipuzkoa). Rockanrolla eta musika beltzaren inguruan. Hilero kontzertu bat.

The Buttshakers izango dira lehenak, Frantziatik datoz eta Ciara Thompson

kantari estatubatuarraren ahotsa entzuteko modukoa.

 

Gehiago irakurri

MUGALDEKOAK hirugarrenean

MUGALDEKOAK hirugarrenean

Galdemoduen trilogia izeneko diskoa grabatu berri du Mugaldekoak taldeak; Edu Zelaietak, Beñardo Goietxek eta Raul Garciak osatzen dute. Biziago sentitzeak... (2006) eta Begiak lekuko (2010) lanen ostean, urrian plazaratuko dute hirugarrena, Zelaietaren poemetan oinarrituta. Hainbat gonbidatu izan dituzte; Morau, Petti, Begoña Rudi eta Idoia Gillenea, tartean...

Hona hemen Begiak lekuko

diskotik hartutako klipa:

 

 

Gehiago irakurri

Lurrin eta ahogozoz beteriko diskoa

Lurrin eta ahogozoz beteriko diskoa

Ez da zaila musika tresna bat jotzea, ongi jotzea da zaila. Gutxi batzuek lortzen duten balentria da musika tresna bat eta bera jotzen duten ezin konta ahala musikarien artean identifikatzen eta ezagutarazten duten soinua lortzea. Gainera, are balentria handiagoa oinak eta arima Bluesa bezalako estilo zaharrean sustraituta dituen musikaria dugunean hizpide. Estilotik aldendu gabe berezko ahotsa duen emaitzaren erakusgarri da Good Vibrations, The Romanticos. taldearen hirugarren diskoa.

Gehiago irakurri

BERUMUGA ziklo musikala

BERUMUGA ziklo musikala

The Allnighters taldea  bateria jotzaileak izan zuen istripuagatik geldiunearen ondoren martxan da berriro Everything is Changing  disko berria aurkezten.
Taula gainean: Iñaki "Igu" García, Ahotsa eta armonika        Iñigo Ortiz de Zárate,  Gitarra eta organoa   Ernesto García, Gitarra      Zigor Akixo, Bateria      Ruper Díez, Baxua

Ruben Salvador , tronpeta eta fiskornioa (RS Faktor taldeko liderra)    Zigor Martinez saxoa; Arrasateko Big Band Musikalaren zuzendaria

 

Gehiago irakurri

Los Reyes del KO bueltan dira

Los Reyes del KO bueltan dira

Adrian Costa eta Marcos Coll bluesaren bide europarrean barrena ibili dira, euren haurtzaroko Santiagotik Madrileraino, gitarra, aho-soinua eta ezinbesteko “riff” sorta aldean zutela; Madrilen grabatu zituzten aurreneko diskoak eta gero Berlinen jarri ziren bizitzen eta han eskainitako zuzenekoek aho zabalik utzi zituzten ikus-entzuleak. urte batzuen ondoren bukatu egin zen Los Reyes del KO taldea baina aurten berriz agertuko dira Cazorlako Blues Jaialdian eta beste eszenatoki batzuetan. Adi¡¡

Gehiago irakurri

Jazz garaikidea

Jazz garaikidea

Gure garaiko jazzari emandako bost musikari gazteren talentutik sortutako proiektu musikal bat da The Machetazo. Bostak dira Euskal Herriko Goi mailako Musika Ikastegian ikasiak, eta eskarmentu handia dute musika talde askotan ibiliak direlako, aitzindari gisa batzuetan, taldekide gisa besteetan eta laguntzaile gisa ez gutxitan. 1290 Prospect Place diskoa kaleratu berri dute eta 41. Getxoko jazz jaialdian aurkeztu zuzenean.

 

 

Gehiago irakurri

pianoa aurrez aurre eta lagun bakar

pianoa aurrez aurre eta lagun bakar

Aldi honetan ohikoa baino denbora gehiago hartu du Igor Arzuagak. Aurreko bi diskoak —Experience eta Llegará; azken hori Nieves Arillak abestutako kantuez osatua— argitaratu zituenetik lau urtera heldu da Nire begiak, Laudioko sortzaile emankorraren lan berria. Aipatu bi diskoen harira orduan esaten genuenez, euskal eszenako outsider bat da Arzuaga, artearekin konprometitutako musikaria, norbere arauak baino jarraitzen ez dituena eta urteetako ibilbide luzean nortasun libre baten jabe egin dena.

 

 

Gehiago irakurri

Neguan gorderik egon ondoren, kalera irteteko garaia

Neguan gorderik egon ondoren, kalera irteteko garaia

Xabier Zamargilea nafarraren proiektua da Zamarra eta Aterkia. Ibilbide laburreko hainbat taldetan parte hartu ondoren, jazzaren armoniak pop musikaren soinuarekin batzen dituen proiektu honetan eman dio Zamargileak irteera bere sormenari. Hainbat aldaketa izan eta gero, Manex Albira (gitarra elektrikoa) eta Beñat Artze (perkusioa) musikariekin egonkortu da bere proiektua. Haiekin grabatu du Beharbada bai, beharbada ez lehen diskoa, baina grabazioaren ondoren taldea laukote bilakatu da, Miren Aranguren (baxua) partaide berriarekin.

 

 

Gehiago irakurri

CAPSULA Dreaming of Ziggy Stardust

CAPSULA Dreaming of Ziggy Stardust

2012. urtean grabatuta eta agortuta zegoen LP biniloaren berrargitalpena. Diseinu berria eta zuzeneko argazkiekin batera.

David Bowieren 1972. urteko diskoaren bertsioa grabatu zuen taldeak  Hobokenen, New Yorken. Capsula taldeak klasiko bat birmoldatzen du garajeko hots psikodelikoekin eta bere abesbatza espazialekin, berariaz gonbidatutako lagunen ondoan (Matt Verta-RayIvan Julian, Chris Cain, Marta Ruiz & Fernando Pardo, Josu Urkidi, Gaizka & Ager Insunza). Dreaming of the Rise and Fall of Ziggy Stardust

 

Gehiago irakurri

Funtzioak ez du etenik

Funtzioak ez du etenik

Showak Jimmy Barnatán erreberendoaren eskutik helduta jarraitzen du aitzina. Musika eta entretenimendua, jarrera bat merkataritzatik edo besterik gabe zuzena denetik harago. Bere ikonografiari leial, berriz ere utzi du agerian ez dagoela musikarik gabeko ikuskizun txukunik. Oraingo honetan “Bourbon Church” izena du benetako ikuskizunak.

Entzun: Living down the Highway

Gehiago irakurri

Erritmoa, emozioa, izerdia eta sentimendua

Erritmoa, emozioa, izerdia eta sentimendua

Maila bikaineko diskoa da Time is gold bai ekoizpen lanaren ikuspegitik bai interpretazioaren ikuspegitik ere, lehenengo gaitik ezin hobe islatzen baitu sortzaileak helarazi nahi duen kontzeptua. Estalkirik gabeko musika beltza da, erdi ilunpean apailatua Leandro & The High Rollers taldeak landutakoa.

entzun: I can´t Hold Out

 

Gehiago irakurri

ia 30 urteko ibilbide oparoa

ia 30 urteko ibilbide oparoa

Estatuko bluesaren esparruaren barruko historiaz hitz egin behar bagenu, urteetan zehar egindako lana, artea eta musika ibilbidea nortu behar bagenitu eta putzuaz honaindiko bluesaren erregina handien oinordekotzari izena jarri behar bagenio, ez genuke zalantza izpirik izango, Big Mama Montse litzateke izen hori. Generoaren ikuspegia galdu gabe eta aurrera egiteko moduko oraina eta esperientzia, talentua eta gustu ona biltzen dituen blues disko bat bilatu behar bagenu "Seed of Love" litzateke haren izenburua, eta Big Mama Montse . Band litzateke hura burura eramateko taldea.

Entzun : Peace to the World

Gehiago irakurri