Hemen zaude: Hasiera Albisteak

Albisteak

Europako Blues agertokian erreferente diren bi artista

Europako Blues agertokian erreferente diren bi artista

Berlinen (Alemanian) bizi den blues musikari iparramerikarra da Will Jacobs. 26 urte ditu eta 12 urte bete zituenez geroztik ari da blues munduan murgilduta, zuria da eta musika tresna ugari jotzen ditu.  Los Reyes del KO talde mitikoaren sortzaile izan zen Marcos Coll artista handiarekin batu da eta  disko indartsua kaleratu berri dute.  Takin` our time

Hemen duzu bideo EZ ofiziala

 

Gehiago irakurri

Zaharrak berri eta zirraragarri

Zaharrak berri eta zirraragarri

50 urte zituela hasi zen Alejandro Irizar dultzaina jotzen, etxekoek oparituta. Instrumentu bat (ber)aurkitu eta ikasten hasteko sekula berandu ez dela ederki erakutsiz. Alejandro bezala, geu entzuleok antzeko berraurkikuntza bat egitera gonbidatzen gaitu grabaketa berezi honek. Bertan, Jon Ostolaza soinujolearekin batera proposatzen den dultzaina/soinu txiki konbinaketa ez baita batere ohikoa, eta arrotza egiten zaigu hasera batean baina berehala halako freskotasun bizigarria sumatzen hasten gara trikitixa, porrusalda, fandango, arin-arin, balts, pasodoble edota kunbia moduko doinu eta erritmo aski ezagunak lehen aldiz entzuten ari baikinen.  Osto eta Ale da diskoaren izena.

Enzun: Mendiko presak

Gehiago irakurri

Bestiarium

Bestiarium

Iragan mende amaieran gurean batere arruntak ez ziren ezaugarriak zeuzkaten bi lagun (Coni Duchess eta Martin Guevara) azaldu eta zeresana ematen hasi zirenean sumatu zuten bertako zaharrenek ezohiko zerbait interesgarria gertatzekotan zegoela. Elektrizitatean murgildutako lehen zeremonia bihurtutako kontzertuei esker hasi ziren zaleak erakartzen, handituz joan zen haien itzala, eta diskografia ere bai. Bestiarium. Horixe du goiburu etengabeko hazte horretan kapitulu berri honek. Dozena bat bala blindatu. Bilakaeraren beste erakustaldi bat erreferenteak galdu gabe.  Capsula sasoi bete-betean!! Diskoa eskuragai hemen

 

 

Gehiago irakurri

Piano bluesaren erreferentzia

Stay Blues taldearekin hasi zen, eta "Tracks" izan zuen bakarka kaleratutako lehen diskoa. Geroago joko zuen “Paul´s Moods” eta “Single” diskoetan Romain Gratalon bateria jotzaile frantsesarekin batean, eta azkenik "A French Session" , bere azken diskoa izan du helmuga. Prestakuntza klasikoa izan duten musikarien taldekoa da Paul San Martin, ongi ezagutzen dute musika beltza orokorrean eta bereziki Bluesa, eta musika tradizio hori sakon ikasi, ikertu eta landu dute urteen joanean eta ezohiko maisutasunez, horri esker bihurtu da Paul erreferentziazko pianista eta abeslaria estatuko zirkuitu osoan barrena.

 

 

Gehiago irakurri

inertziaren aurkako gudua

inertziaren aurkako gudua

Itsaso gupidagabea, kresal eta taberna usaina, folkaren sustraiak, kausa galduak, bidaiariaren malenkonia eta bi trobadore graziazko egoeran, eta horrekin batera popa, psikodelia, country, blues, rock and roll jarrera eta hirurogeigarren eta hirurogeita hamargarren urteetako oroitzapenak; horri guztiari esker, leku bikainean finkatzen ari da  FAMILY FOLKS-en bigarren diskoa.  Jada eskuragai  LPbinilo bikoitzean eta CD   euskarrietan.

THE ANVIL SEA diskoak kresal, malenkonia eta tabernako jai usaina du, egungo folk usaina zapore gozoez betea, asperkizunaren itsaso gupidagabetik ateratzen gaituena, baina talde bikain baten, FAMILY FOLKS taldearen graziazko egoera ospatzen duen lana da batez ere.

 

 

Gehiago irakurri

Maite Larburu grabatzen ari da

Maite Larburu grabatzen ari da

Maite Larburu musikari bidaiaria da. Biolin jole klasiko nomada, ogibidez. Euskal Herrian Neighbor taldearen kantugile eta gidari egin zen ezagun. Baina oraingoan proiektu propio eta berria dakar. Hilabete honetan grabatzen ari da Usurbilgo Higain estudioan Haritz Harreguy teknikari eta ekoizlearen laguntzarekin. "Hezurren azpian", 11 kantuz osatutako diskoa martxoan argitaratuko da Gaztelupeko Hotsak zigilupean eta zuzenean arituko da laukotean.

 

 

Gehiago irakurri

Musika bidaiaria eta inprobisazioa

Musika bidaiaria eta inprobisazioa

Elkarrekin apailatutako lehenengo diskoan ("Pagoda") jada agerian utzi zituzten proposamenaren orijinaltasuna  eta musika tresnen elkarketa honen berezitasuna, entzuleari abesti sorta guztiz gogoangarria eskaintzeko. Javier López Jaso soinujole nafarrak eta Marcelo Escrich kontrabaxu jotzaile argentinarrak, Alberto Arteta saxo tenorraren lankidetzaz gain, Luis Giménez gitarrista eta Daniel Lizarraga bateria jotzailea dituzte lagun, eta beraz, berriz ere aurkezten digute proiektua laukote baten formatuarekin.  Aporía bigarren lan hau egileen jatorrien eta beren arteko elkarlanaren emaitza da . Harmoniez eta isiluneez beteriko lan bikaina, bizipenez betea. Entzun: ContrahuellasEntzun  mp3

 

Gehiago irakurri

musika ederra egiten duen gitarra jotzailea

musika ederra egiten duen gitarra jotzailea

Instrumentua esku hartean hartu zuenetik ez du etenik izan Marco Martinezen ibilbideak, seriotasuna, konpromisoa, musikan aurrerapausoak egiteko grina eta, jazzaren esparruan eta bereziki jazz gitarraren eremuan, bere ideia musikalak adierazteko berariazko lurraldea bilatzeko kezka izan ditu ardatz.

Ildo horretatik, egilearen proposamen honek musika molde honetan horren beharrezkoak diren tradizioaren eta hizkuntzaren elementuak eta gaur egungo jazz estetiketatik gertuago dauden alderdi abangoardistagoak uztartzen ditu.

Trio da bere lehen lan diskografiko gozagarria.           Entzun: Fulero Hot        mp3

 

 

Gehiago irakurri

Inprobisazioa helburu

Inprobisazioa helburu

Jazza musika herrikoia da. Jazza musika aurrerakoia da. Usadio aberatsa, uneko zirrara eta etorkizunerako ametsa. Steve Coleman eta Matana Roberts aipatzen ditu Lurpekariak taldeak bere lehen disko hau inspiratu eta posible egin dutenen zerrendan, baita Derek Bailey, Beñat Achiary, Maddi Oihenart, Fermin Goñi edo Iruñeko Gaiteroek ere. Itsasotik Iturrira du bere izena eta hasiak dira zuzenean aurkezten. Ion Celestino (Tronpeta), Nerea Erbiti (Ahotsa) Ander García (Kontrabaxua), Javier Callén (Kontrabaxua) Daniel Lizarraga (Bateria) eta Israel Tubillejak (Bateria) osatzen duten seikotea, edo hobe esan simetria bitxiko bi hirukoteek

 

 

Gehiago irakurri

Lau enara bizardun

Lau enara bizardun

Enaren kontuak da 2princesesbarbudes-en disko-liburu eta zuzeneko ikuskizun berriaren izenburua. Oraingoan ere aurrez katalanez argitaratutako lan baten euskarazko egokitzapena da (Sempre de vacances, jatorrizkoan).Hitzak euskarara ekartzen Uxue Alberdi idazleak lagundu die eta Gaueko Enziklopedia Kaxkarra aurreko lanean bezala Joseba Tapia izan dute laguntzaile. Zuzeneko aurkezpenetan hasi dira.

 

 

Gehiago irakurri

Pauso labur baina sendoak ematen

Pauso labur baina sendoak ematen

Jon Gurrutxaga musikariaren lan berria Lokatzetan Play bildumaren barruan kaleratu du formatu bikoitzean. Binilozko singleak bi abesti jasotzen ditu eta barruko CDak lau abesti gordetzen ditu. Kateak izenpean.  Urbil Artolarekin batera hasia da zuzeneko kontzertuak eskaintzen.

Gehiago irakurri

Munduko musika Jazz moldean apailatua

Munduko musika Jazz moldean apailatua

 Soinu unibertso berria bezain harrigarria aurkezten digu "The Paname papers" lanak, baina batez ere nekez aurreikusi daitekeen bidaia proposatzen digu Jon Urrutia ezagutuz gero. Jazzaren parametro estilistikoekin eta azken urteetako europar esparruko Jazz musikari aipagarrienetako eta moldakorrenetako baten ezin ukatuzko bokazio bidaiariarekin apailatutako lana da honakoa.

Hirukote berri honek tradizioa eta modernismoa uztartzen ditu nola konposizioetan hala inprobisazioetan, bereziki hiru musika tresna jotzaileen dohainak erakusteko xedean landutako errepertorioarekin. Ugariak eta anitzak dira eraginak: jazz moldeko estetikak, musika klasikoa, garaikidea eta musika inprobisatuak.

 

 

Gehiago irakurri

Musika ona, giro bikaina

Musika ona, giro bikaina

Reunion Big Band ez da kasualitate hutsa, hasieratik leku anitzetako 80 musikari baino gehiagoren bileta lekua izan baita. Proiektu hau ernarazi dutenak eta urtez urte parte hartzen jarraitzen duten belaunaldi berriak, Musikeneko ( Euskal Herriko Goi-mailako Musika Ikastegia) ikasleak dira. Perico Sambeat musikariaren zuzendaritzapean  Unexpected Paths  diskoa kaleratu dute. Musika ona dago bertan.

 

 

Gehiago irakurri

kantu egilea

kantu egilea

Igor San Juanek  ez du bere burua kantautoretzat hartzen, nahiago du melodiak, armoniak eta letrak uztartuz jolas egitea gustuko duen kantu egilea dela esatea. Hainbat modutan jantzi daitezkeen kantuak sortzen ditu, estilo eta erritmo diferenteetara egokitzea onartzen dutenak, baina barren-barrenean pop musikaren esentzia gordetzen dutenak. Izarrik gabeko zerua du izenburua argitaratutako lan bakarrak eta hemen jendaurrean Aretxabaletan  eskainitako kontzertu bakarra.

Gehiago irakurri

Jazz, soul,  R&B eta  latin erritmoak

Jazz, soul, R&B eta latin erritmoak

Afroamerikako erroetatik datorren beste edozein estilok bezala, aspaldi du funkak egin zuela jauzi Atlantikoaren bazter honetara, ez zirkuitu handietara, baina bai ugari eta emankorretara. Ildo honetan, The Cherry Boppers ezinbesteko erreferentzia dira Euskal Herrian ez ezik Espainaiako estatu osoan, proposamen interesgarrienetakoa izanik gaur egun Europan egiten den funkaren panoraman. Bestalde, ez litzateke bidezkoa izango banda honen musika estilo bakarrera murriztea, batez ere hamalau urte iraun duen proiektuaz ari garela: zortzi lan diskografiko argitaratuak dira eta han eta hemen zientoka kontzertu emanak. Talde bilbotarra zuzenean ari da bere azken diskoa  For Dancers Only aurkezten.  Hona hemen Bilboko Kanfe Antzokian egindako kontzertuaren irudiak:

Gehiago irakurri

Kike Mora: jazz elektrikoaren indarra

Kike Mora: jazz elektrikoaren indarra

Aurreko diskotik 6 urte igaro behar izan dira Berez Datorrena / Evolución Natural iristeko, eta arrazoiak askotarikoak izan dira. Arrazoi nagusia da hainbat musika proiektutan murgilduta dabilela Kike Mora musikaria, ekoizle eta baxu jotzailea, era guztietako jaialdietan eta kontinente guztietako herrialdeetan ibil dela proiektu horien eskutik. Tarteka bere diskoa aurkezteko kontzertuetan ere badabil, jazzladietan ere.

 

Gehiago irakurri

The Lucilles: ez dira sugarrak itzali

The Lucilles: ez dira sugarrak itzali

Une honetan Madrilen, Espainian, bizi den banda da The Lucilles. Taldeburua mexikarra bada ere, espainiarrak, portugaldarrak, frantziarrak, iparramerikarrak eta argentinarrak dira taldekideak. Soularen maitale sorta, beren hondar alea jartzeko prest dagoena musika genero hori dantzalekuetara itzul dadin... Northern Exposure bigarren diskoa zuzenean erakusten jarraitzen dute. Hona hemen bideo berria:

 

 

Gehiago irakurri

Ander García: hutsuneei leku egiten

Ander García: hutsuneei leku egiten

Ander Garcia musikaria ari da bere proposamena jendaurrean erakusten. Asteon izan zen hirukotean The Machetazo taldekide diren Mikel Urretagoiena (bateria) eta Jorge Castañeda (pianoa) Jazzeruena zikloan. Ttun-Kurrun lehen disko laudatuaren ondoren Hiru da bere azken lana. Hutsuneei leku egiten dien diskoa da Hiru, biluzia, pausatua eta zintzoa, sustraiekin bat egiten duena baina Euskal Herriko musikari berezkoak zaizkion baliabideen eta jazzaren arteko oreka egonkorra gordetzen duena. Ander Garciak tradiziora eta sustraidun musikara gerturatzeko ikuspegi berri bat eskaintzen digu Hiru diskoan, eta aurrerapauso handia eman du oraindik hastapenetan den baina etorkizun oparoa iragartzen duen ibilbidean. 

Hona hemen Madrilen egin zuen emanaldia, Carlos Sagik txalaparta jotzen duela. 

Gehiago irakurri

Berumuga: jazz, blues, soul, rock

Berumuga: jazz, blues, soul, rock

BERUMUGA Musika zikloa 

Urtero bezala, Bergarako (Gipuzkoa) udalak rocka, bluesa, jazza eta musika beltzaren kolorea duen ziklo musikala antolatu du.  Ohikoak ez diren musika estiloak programatzea da helburua, kalitatea ardatz. Kontzertu guztiak doanekoak izango dira. Uztaileko ostiraletan.

Lehen emanaldia  Shirley Davis & The Silverbacks

Ondoren : 

The Cherry Boppers  /  Ash Grunwald Band  /  Velma Powel 

 

Gehiago irakurri

Pozoia zabalduz

Pozoia zabalduz

Azkena Rock Festival-eko gaueko kontzertuak iritsi artekoa girotzeko, ostiralean eta larunbatean, Andre Maria Zuria
plazako doako kontzertuen ostean, jaialdira bilduta, Broken Brothers Brass Band bandaren emanaldia izango da. Tronpeta, tronboi, perkusio eta sousafonaren  erritmopean hartuko dituzte kaleak, eta geldialdiak egingo dituzte Gasteizko alde zaharreko leku aipagarrienetan. Beren hamabi urteko
ibilbidean hobetu egin dute soinua, New Orleanseko banden estiloan oinarrituta jazza, gospela eta funka nahasi dituzte inprobisazioz eta
bizitasunez beteriko interpretazioak eskaintzeko. Txertaketa euren azken diskoa aurkezten ari dira. Biniloa euskaragarri  dago jada. 

Entzun : Gure gainetik

Gehiago irakurri